Gasteizko Udalak ibilketa nordikoa eta korrika egiteko kirol hitzorduak antolatu ditu apirilean
Apirilaren 7an eta 14an egingo dira eta topagunea Prado parkean egongo da
Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuak beste bi kirol hitzordu antolatu ditu apirilean, bata ibilketa nordikoa egitek eta bestea korrika egiteko. Bi jarduerek bina ordu inguruko iraupena izango dute.
Han zuzen, Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, korrika egiteko geratzeko deialdia egin da apirilaren 7rako, 10:00etan, Prado parkean, eta hilaren 14rako, aldiz, ordu eta leku berean, ibilketa nordikoa egiteko.
Hala, hilero bi kirol hitzordu egiteko konpromisoari eutsi dio Gasteizko Udalak. Hitzordu bat korrika egiteko hastapenekin lotuta izaten da, eta bestea, aldiz, herritarrek beste kirol bat ezagutzeko eta bertan hastapenak izateko baliagarria izango den modalitateren batekin lotuta.
Bada, apirilean, ibilketa nordikoa izango da kirol modalitate berria. Oso jarduera betea da, gorputzeko muskuluen %90 lantzen baitira. Besoak kulunkatuz bultza egiten laguntzen duten makilak erabiltzen dira oinez ibiltzeko garaian.
Ana Lopez de Uralde Kirol zinegotziak nabarmendu du "edozein pertsonarentzat" dela egokia, "edozein dela ere bere sasoia edo adina", eta herritarrak animatu ditu hitzorduotan parte hartzera, "kirola egiteko eta sedentarismoa saihesteko, jendea ezagutzeko eta, gainera, Gasteizko inguruneaz gozatzeko".
Une oro egongo dira espezializatutako langileak jarduerak gainbegiratzen eta euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira. Ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea, baina 16 urte beteta izan beharko dira parte hartzeko. Ibilketa nordikoko jarduerarako, Gasteizko Udal Kirol Zerbitzuak makilak utziko dizkie bertaratzen direnei; materiala duten pertsonek hitzorduan erabili ahal izango dituzte.
Temas
Más en Actualidad
-
El PNV recuerda al Gobierno que comprometió a la prelación de los convenios autonómicos y espera que se apruebe pronto
-
Antonio del Castillo responde a la madre de Gabriel Cruz en redes sociales: "Que me critiquen lo que quieran"
-
El Boletín Oficial de Euskadi publica los resultados definitivos de las elecciones vascas
-
El PNV pide votar el 9-J para frenar el populismo y dar voz a las naciones de Europa