Udalak lehiaketara atera du Zaramagako hiri-jaialdi bat
Urban Fest jaialdia 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta udazkenean egingo da
Zaramaga auzoan Urban Fest delakoa egiteko kontratazio-prozesua hasi du Vitoria-Gasteizko Udalak, betiere auzoa biziberritzeko planaren ekintzen barruan. 60.000 euroko aurrekontua izango du hiri-jaialdi horrek, zein irailean edo urrian egingo baita, 14 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzenduta.
Jaialdiaz arduratuko den enpresak bete beharreko baldintzetako batzuk izango dira hauek: “jaialdiak egun bat eta hiru arteko iraupena izatea eta diziplina artiko ugariak jorratzea auzoa dinamizatu eta gazteen parte-hartzea lortu ahal izateko, Udalaren V. Gazte Planean jasota dagoen moduan”, azaldu du Gazteriaren zinegotziak, Ana López de Uraldek.
Jaialdian era askotako tailerrak (dantzakoak, adibidez), eta kultura eta kirol arloko jarduerak egongo dira. Horrez gain, espazio publikoa dinamizatzeko eta gazteen parte-hartzea lortzeko DJ batzuen musika-animazioa ere eskaini beharko da. Gazte-elkarteekin eta -kolektiboekin batera egingo dute lan programa erakargarriena eta haien beharren araberakoa antolatzeko. “‘Urban Fest Zaramaga’ jaialdiak era askotako balioak sustatuko ditu: berdintasuna eta errespetua, esate baterako. Gainera, parte-hartzaile guztiek jarduera guztiez goza dezaten inklusiboa eta irisgarria izango da”, adierazi du Gazteria Saileko zinegotziak.
Bestalde, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak, Miren Fernández de Landak, azaldu duenez, “Zaramaga biziberritzeko planak hainbat alderdi jasotzen ditu eta Urban Festek kultura eta parte-hartze arlokoak bateratzen ditu. Gasteizko gazteek topagune horrez gozatzeko aukera izatea nahi dugu. Bertan, hiri-kultura eta adierazpen ugariak izango dira ardatz nagusia. Baina jaialdiaren zati parte-hartzailea ere azpimarratu nahiko nuke. Izan ere, gazteak ekitaldiaren protagonistak izatea eta, lehen pertsonan parte hartuta, haien sormena aske uzteko aukera izatea nahi dugu. Zaramagarako plana dugu eta honako hau da auzoa suspertzeko helburua duen puzzle erraldoi horren piezetako bat”.
Temas
Más en Actualidad
-
Estados Unidos levanta el bloqueo a todo el tránsito marítimo de Irán en el estrecho de Ormuz
-
Lurraldebusek zerbitzu bereziak jarriko ditu BECen asteburuan egingo diren Osakidetzako azterketarako
-
El audio de la declaración de Zapatero ante el juez: "No hablé con nadie del rescate de Plus Ultra"
-
Catalunya detecta dos nuevos casos de peste porcina y captura 444 jabalíes en una semana