Euskadiko Orkestrak Gasteizen eskainiko ditu ‘Pantomima’ eta ‘Misterioa’ familian gozatzeko kontzertuak
Lehenengoa urtarrilaren 28an egingo da Federico García Lorca antzokian 17:00etan, eta 18:30ean
‘Musika Gela’ hezkuntza-zikloaren baitan, urtarrilean eta apirilean, Euskadiko Orkestrak bi ekoizpen-lan estreinatuko ditu Gasteizen Familian gozatzeko Kontzertuen formatuarekin: ‘Pantomima’ eta ‘Misterioa’.
“Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Euskadiko Orkestrak musika klasiko eta sinfonikorako entzuleen erreleboa ziurtatzeko erronka partekatzen dugu, eta 26 urte daramatzagu elkarlanean, abonu-denboraldiaren bidez, baita Antzerki Sareko hainbat gunetan eskainiko dugun haur eta gazteentzako kontzertu-programa honen bidez ere”, adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.
‘Pantomima’ 3 eta 6 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago eta bertan ekoitzitako lana da; egunotan orkestraren egoitzan estreinatuko dute eskola-umeentzako dozena bat kontzerturen bidez. Familientzat entzungai izango da Gasteizen urtarrilaren 28an 17:00etan eta 18:30ean Federico García Lorca antzokian (Lakua gizarte-etxea) eskainiko dituzten bi kontzertutan. Ikuskizun horretan, barroko garaiko musikak fantasiaz betetako mundura garraiatuko ditu entzuleak. Bertan, “artearen komediako” estetikatik ateratako pertsonaia batek publikoarekin batera egingo du jolas benetakoak eta ametsezkoak diren objektuak, erritmoak eta melodiak asmatzen. Testurik gabeko, baina elementu musikalak eta jolas sinbolikoak eta ludikoak dituen kontzertua da. Pantomima horretan, musikak ahalbidetuko dio gure pertsonaiari publikoarekin eta musikariekin elkarri eragiten, antzerki arloko inprobisazioen bidez.
‘Pantomima’ri buruzko informazio gehiago:
Iraupena: 40’
Raquel Cortinas*, biolina
Pascal Laffont*, oboea
François Proud*, fagota
Pedro José Rodríguez, klabea eta pianoa
Gorka Ganso, aktorea
Mikel Cañada, gidoia
* Euskadiko Orkestrako kidea
Temas
Más en Actualidad
-
El exmarido de Gisèle Pelicot, encarcelado por permitir su violación durante casi una década, quiere publicar un libro
-
Los jueces acusan a Sánchez de "intromisión" por sus palabras sobre el caso del fiscal general del Estado
-
Alemania reconoce su “responsabilidad histórica” en Gernika ante el silencio del rey
-
Sanidad confía en aprobar el protocolo común frente a la gripe en la Comisión de Salud Pública