Aste honen amaieran, Etxebarrian (Bizkaia), orain 50 urte betetzen dituen EIKA enpresari egin dion bisitan, euskal kooperatibismoa defendatu du Iñigo Urkulluk, bere arabera, eredu arrakastatsua baita, enpresa lehiakorrak erdiesteko.
Horrela, eta ildo beretik jarraituz, Eusko Jaurlaritzatik bisita honen inguruan adierazi zutenez, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera, Lehendakariak eta gainerako gonbidatuek Lea-Artibai eskualdeko emakumeei lan egiteko aukera bat eskaintzeko helburuarekin jaiotako enpresa honen instalazioak zeharkatu dituzte.
Bisita honetan, bertako arduradunen aurrean, unerik zailenetan kooperatiba honek erakutsi duen “kemena” nabarmendu du Lehendakariak, eta EIKA “auzolan” adibidetzat ipini du.
Era berean, eta ildo beretik jarraituz, Iñigo Urkulluk baieztatu du lana partekatzea ezinbestekoa dela, euskal industria sarea garatzeko, finkatzeko, eta “lehiakortasuna eta ongizatea” eskaintzeko, azpimarratu zuen bisita horretan lehendakariak, ondoren Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren sailetik kontatu zutenez.
“Gure konpromisoa kolektiboa da eta izan behar da”, azpimarratu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, eta lorpen gisara, azpimarratu zuen, orain jakin ahal izan denez, Euskadik % 7ko langabezia tasa izan zuela iragan den urtearen laugarren hiruhilekoan, azken 15 urteetako daturik baxuena.
“Lorpen kolektibo horrek lankidetzan jarraitzeko arrazoi gehiago ematen dizkigu”, ondorioztatu zuen azkenik lehendakariak.