Vital Fundazioaren 'Genero berdintasuna' zikloak gizentasunari eta onarpen sozialari buruzko hausnarketa egingo du ‘Gordas’ antzezlanaren eskutik
Carlos Mesa du idazle eta zuzendari lan horrek eta Teresa López eta Mara Jiménez interpretatzaile. Ironia eta umorea erabiltzen ditu gizartean oso presente dagoen gai bati buruz hitz egiteko
Vital Fundazioak antolatutako Genero berdintasuna zikloak Carlos Mesa zuzendariaren ’Gordas’ antzezlana ekarriko du azaroaren 9an Gasteizera. Hitzordua 19:30ean izango da, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua) eta sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai.
Gordas Carlos Mesak idatzi eta zuzendutako komedia lotsagabea da, ospeari, erlijioari, maitasunari, adiskidetasunari eta fisikoari buruzkoa. Teresa López eta Mara Jiménez aktoreek 75 minututan azalduko dute “zertan diren elkarren antzeko Satanas zine-izar bat, bi moja, derrigorrez fededun bihurtutako lesbiana bat, larrua jotzeko gogoa eta donut bat”. Osagai horiek, hasieran, zentzugabekeria dirudite, baina elkartzen direnean, "ironiaren eta makina bat umoreren bidez, gizarteak mugatzea erabaki duen espazio hori aurkitzeko borrokan dabilen obra bat sortuko dute".
López eta Jiménez bodypositive mugimenduaren erreferenteak dira sare sozialetan, eta antzezlan honetan 10 pertsonaiaren azalean sartuko dira egoera zentzugabeei, azidotasunez beterikoei eta umorea borrokarako arma bihurtzen duten egoerei aurre egiteko. Estetika oso zaindua du ‘Gordas’ lanak, eta gure gizartean oso presente dagoen baina agertoki gainean aitzindaria den gai bat jorratzen du: fisikoa, gizentasuna eta onarpen soziala.
Mara Jiménez (Sabadell 1995) diziplina anitzeko artista da, eta eszenatokiari sentsibilitatea nahiz pasioa ematea du ezaugarri. Netflixeko proiektuetan zein musikaletan hartu du parte eta bakarkako single bat ere atera du. Teresa López, berriz, Arte Dramatikoan diplomatua da, Interpretazio Masterra du, antzerki musikalean trebatu da eta Kazetaritzan graduatua da. Antzerkian ibilbide luzea du eta Weloversize webguneko erredaktorea da.
Carlos Mesa, William Laytonen Antzerki Laborategian diplomatua, hamar lan baino gehiago sinatu eta zuzendu ditu. Micronovela Sari Nazionala ere jaso du, eta, kultura kudeatzaile lanari dagokionez, Malagako Arte Klandestinoko jaialdiaren sortzaile eta zuzendari artistikoa da.
Sarrera salmenta
Sarrerak, 8 euroren truke, gaurtik aurrera eros daitezke www.fundacionvital.eus webgunearen bidez; Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24), astelehenetik ostegunera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara, eta ostiraletan goizez baino ez; edo emanaldiaren egunean, leihatilan, sarrerarik salgai balego.
Temas
Más en Actualidad
-
Un juez de Nueva York publica la supuesta nota de suicidio de Epstein
-
Trump apunta a inminente acuerdo con Irán tras mantener "conversaciones muy positivas en las últimas horas"
-
Lewis OfMan frantsesak itxiko du larunbatean Art & Music zikloaren udaberriko egitaraua Guggenheim Bilbao Museoan
-
Visto para sentencia el juicio a Ábalos, Koldo García y Aldama tras 14 jornadas