Síguenos en redes sociales:

Udal Kirol Zerbitzuak guztira 10 ibilaldi proposatuko ditu 55 urtetik gorakoentzat udazken honetan

Izena emateko epea irailaren 1ean hasiko da

Udal Kirol Zerbitzuak guztira 10 ibilaldi proposatuko ditu 55 urtetik gorakoentzat udazken honetanUtzita

Natura maite duten pertsonek irailaren 1etik aurrera eman ahal izango dute izena 55 urtetik gorakoei zuzendutako “Paseoak naturan” udazkeneko kanpainan, mendira eta gure lurraldeko ingurune naturalera hurbiltzeko helburuarekin. Hamar irteerak astearte eta ostegunetan egingo dira, irailaren 12tik urriaren 19ra bitartean.

Ana López de Uralde Kirol zinegotziak azaldu duenez, ibilbide errazak dira: “Irteerak 55 urtetik gorako pertsonek mendiaz eta gure inguruko paisaiez goza dezaten pentsatuta daude, 5,5 eta 11 kilometro bitarteko ibilbide zirkular edo linealekin. Ibilaldiak zailtasun mailaren arabera sailkatzen dira eta ostegunetako ibilbideak astearteetakoak baino sinpleagoak dira”. Irteera bakoitzean gehienez 100 pertsonak eman ahal izango dute izena.

Kanpainak garraio-zerbitzua ere badu: Iparraldeko eta Judimendiko gizarte-etxeetan eta Gasteiz hiribideko 15. zenbakian (Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren parean) ditu geralekuak. Abiatzeko ordua 08:30ean izango da eta iristekoa 14:00ak aldera.

Izen-emateak 2023ko irailaren 1eko goizeko 08:30etik irteeraren bezperako 13:00ak arte egin ahal izango dira gizarte-etxeen sarean eta udalaren kirol-instalazioetan. Udal kirol-instalazioetako abonatuentzat prezioa 2,55 €-koa izango da eta abonatu gabekoentzat 4,05 eurokoa.

Aldez aurretik, irteeren fitxak irakurri ahal izango dira, udalaren webgunean deskarga daitezkeenak.

“Paseoak Naturan +55” programak urteak daramatza udaberrian, maiatzean eta ekainean, eta udazkenean, iraila eta urria bitartean, txangoak eskaintzen. Bi denboraldietan 10 irteera izaten dira, hurrenez hurren, eta aurtengo lehen erdian % 94,30ekoa izan da asistentzia. Parte-hartzaileen % 55,35 emakumeak izan ziren.