Abetxukon jokatzen duten futbolarientzako nobedadeak
Abetxukuko futbol-zelaiak belar artifizial berriarekin eta ekipamenduan hobekuntzak eginez ekingo dio 2023-24 denboraldiari
Abetxuku-Ametsa futbol-zelaiak belar artifizialeko soropil berrituarekin eta instalazioetan hainbat hobekuntza eginda ekingo dio 2023-24 denboraldiari. Esku-hartzearen ondorioz, 333.785,94 euroko inbertsioa egin da (BEZa barne), eta Mondo Ibérica S.A. enpresaren ardura izan da. Ametsan egindako obren zerrendan ureztatzeko instalazio berri bat sartu da, saneamenduko kanaleta ordeztuko duena, urbanizazioko urak biltzeko eta futbol-zelaiko urak biltzen dituen kanaletara joan ez daitezen.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udalaren Kirol eta Osasun Sailek, Administrazioa Modernizatzeko Sailarekin koordinatuta, belar artifiziala ordezkatzea erabaki zuten. Ana López de Uralde Kirol zinegotziak berritzearen helburua azaldu du: “Belarra ordezkatuz gero, futbolaren kirol-jarduna hobetu ahal izango da, eta entrenamenduak eta lehiaketak baldintza onenetan egin ahal izango dira. Orain arte ezinezkoa zen, ordezkatutako belar artifizialeko xafla 2001ean jarri zelako eta hondatuta zegoelako “.
betxukuko zelaiaren eraberritzea Vitoria-Gasteizko Udalak kirol-instalazioak egokitzeko egindako planean sartzen da. Plan horri esker, Astronomo kaleko, Lakua 03ko, Ariznabarrako, Lakua-Arriagako eta Adurtzako zelaiak berritu ahal izan dira. Horiez gain, Aranbizkarra zelaiko aldagelak, Beti Jai pilotalekuetako ekipamenduak eta Mendizorrotzako kanpoko atletismo-pista erabat eraberrituko dira.Kirol-instalazioak hobetzeko, Mendizorrotzako kirol-guneko eraikin soziala eraberrituko da aurten.
Temas
Más en Actualidad
-
Nueve personas atendidas por quemaduras e inhalación de humo en un incendio en una vivienda de Valencia
-
Jaurlaritzak 13,65 milioi euro bideratuko ditu enpresen berrikuntza sustatzera hiru programen bidez
-
Se hunde parte del tejado de la nave incendiada en Vilanova
-
Zelenski anuncia que espera a Putin el próximo jueves en Estambul "en persona"