Ertzaintzak 22 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Portugaleteko etxebizitza batean sartu nahian ari zirenean. Dirudienez, atxilotuak leiho bat behartzen ari ziren ustekabean harrapatu dituztenean.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailetik azpimarratu zutenez, astelehenean gauerdi inguruan, Ertzaintzari jakitera eman zioten lapurreta egin nahian ari zirela Portugaleteko erdialdeko etxebizitza batean.

Patruilek, lekura iritsi zirenean, etxeko leiho bat "bere lekutik irtenda eta behartuta zegoela egiaztatu zuten". "Gero bertan zegoen gazteetako batek etxebizitzaren inguruan aurkitu ahal izan zuten eta bestea inguruko portal baten barruan", erantsi zuten Segurtasun sailetik prentsa-ohar baten bitartez. Ildo horretatik, gertatutakoa kontuan izanda, Ertzaintzak bi gizonezkoak atxilotu ditu, eta polizia-egoitzara eraman ditu dagozkion eginbideak betetzeko. Bi atxilotuak, 22 urtekoak, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik ikertzen ari dira, eta egun horretako eguerdian jarri zituzten agintari judizialaren eskuetan.

Bestalde, Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du Donostiako Egia auzoko saltoki batean barruan, bertako beiratea hautsita sartu ondoren.

Azto goizaldeko bostak aldera, Donostiako Egia auzoan partikular batek patruilei jakinarazi die establezimendu batek beiratea hautsita zuela.  Lekura hurbildu direnean, "agente jarduleek egiaztatu dute establezimenduak aurreko beiratea hautsita zuela eta barruan norbait zegoela", esan eta erantsi zuten Eusko Jaurlaritzatik: "Identifikatu eta lokalean beste inor ez zegoela egiaztatu dutenean, susmagarriak zeramatzan gauzak miatu dituzte, eta dendatik hartutako salgaiak eta dirua zeramatzala egiaztatzean, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute".

Atxilotua, 18 urtekoa, polizia-egoitzan dago bidezko eginbideak egiten dituzten bitartean, eta horiek amaitzean Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.