Ertzaintzak garraio publikoa erabiltzera animatzen du
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Hondarribiko Udalek itzulera-operazioaren egunetan, ahal bada, garraio publikoa aukeratzeko deia egin diete Bidasoaldeko herritarrei
Erakundeek beren baliabideak indartuko dituzte eta modu koordinatuan jardungo dute, afekzioak murrizteko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, trafiko handiak barne-zirkulazioari eragin diezaiokeela aurreikusten da.
Abuztuko itzulera-operazioaren atarian, eta Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan nazioarteko zirkulazioak datozen egunotan gora egingo duela aurreikusita, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo eta Hondarribiko udalek dei egiten diete herritarrei, ahal den neurrian, garraio publikoa erabil dezaten, trena bereziki Irunen kasuan, ibilgailu pribatua alde batera utzita herri barneko joan-etorrietarako edo hurbileko ibilbideetarako.
Erakundeek nabarmendu dute, halaber, ezinbestekoa izango dela eragileen arteko koordinazio estua datozen egunotan, herriotako trafikoan unean uneko kolapsoak eta horiek eskualde osoaren mugikortasunean dituzten eraginak saihestu edo, bederen, gutxitu ahal izateko. Horrela, langileak eta baliabide materialak aldi baterako indartuko dituzte abuztuaren 15etik aurrera, eta Irungo ordainlekuan ahalik eta bide gehien jarriko dira erabilgarrri.
Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Ertzaintzak, Irungo eta Hondarribiko udalekin lankidetzan, udako itzulera-operazioaren une kritikoetan ekintzak koordinatuko dituzte testuinguru honetan. Elkar-hartze hori erakundeek azken asteetan egin dituzten bileren emaitza da eta udan trafikoaren pilaketak eskualdean sortzen dituen eraginak minimizatuko dituzten irtenbideak bilatuko dira.
Temas
Más en Actualidad
-
Nueve años y medio de cárcel para un exdiputado gallego por violar a una alumna menor de edad
-
Espinosa de los Monteros confirma su expulsión de Vox
-
Escalan hasta la cima del Empire State, exhiben un mensaje pacifista y acaban comprometiéndose en matrimonio
-
Emakundek dio berdintasunari eta emakumeen eskubideei buruzko gatazkak "irekita" jarraitzen duela Irungo sanmartzialetan