Udalak Jazz Jaialdia eta World Press Photo babestu ditu
198.000 euro musika-jaialdirako izango dira, eta 52.000 euro argazki-lehiaketarako
Tokiko Gobernu Batzordeak Gasteizen garrantzi handia duten kultur jarduerak garatzeko bi hitzarmen onartu ditu: Jazz Jaialdia eta World Press Photo.
Lehenengo hitzarmena Gasteizko Jazz Jaialdia elkartearekin sinatu dute 46. edizioa antola dezan. Lankidetza-hitzarmen horren bidez, Gasteizko Udalak 198.000 eurorekin babestuko du ekimena.
Gasteizko Jazz Jaialdia hiriko uda-programazioko ekimen klasikoa da. Urtero bezalaxe, lehen mailako nazioarteko artistak ekarriko ditu hirira, baina programazioan bertako musikariak eta era askotako proposamenak ere sartu ditu publiko berriak erakarri nahian.
Bigarren hitzarmena, aldiz, Udalaren eta Periscopio argazkigintzako elkarte kulturalaren artean sinatutakoa da. Horren helburua izango da World Press Photo egitasmoa antolatzea.
Kasu honetan, aurrekontua 52.000 eurokoa da.
World Press Photo da fotokazetaritzako munduko lehiaketa garrantzitsuena. Erakunde independente baten baitan sortu zen kalitatezko fotokazetaritzaren bidez mundua ulertzen laguntzeko asmoz. Jarduera hezitzaile eta profesional ugari egiten dituzte fotokazetaritzarekin lotuta, eta amaierako proiektua urteroko erakusketa izaten da. World Press Photo 2003an iritsi zen lehen aldiz Gasteizera eta, ordutik, udazkeneko hitzordu kultural klasikoa izan da bertakoentzat eta bisitarientzat.
“Kultura eta Hezkuntza Sailaren ustez, beharrezkoa da Estatu mailan eta nazioartean ibilbide eta prestigio handia duten ekimenak bereziki babestea eta bi ekimen hauek, hain zuzen ere, horren erakusgarri dira. Izan ere, biak dira mundu osoan zehar Gasteizen enbaxadoreak”, adierazi du Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Sonia Díaz de Corcuerak.
Temas
Más en Actualidad
-
Casi 1,2 millones de inmigrantes han pedido regularizarse y el 50% tiene permiso temporal
-
Roban un coche que iba por la autovía en Albacete y dejan a sus ocupantes en la carretera
-
Irán, en máxima alerta ante los funerales de Alí Jameneí
-
Moreno afronta la segunda votación para su investidura, pendiente de un acuerdo 'in extremis' con Vox