Vicente Contrerasen ‘Patrimonio inmaterial’ lanak irabazi du FotoArte 2023
Sariak datorren maiatzaren 31n banatuko dira Pilar Gizarte Etxean
FotoArteren XVIII. edizioak Vicente Contrerasen ‘Patrimonio inmaterial’ lanari eman dio lehen saria, eta, beraz, artistak jasoko ditu sariaren 1.000 euroak. Bigarren saria eta dagozkion 700 euroak José Ramón Luna de la Ossarentzat izan dira, ‘Confluencias’ lanagatik. Bertako Artista Saria Ani Chkhartishvilik irabazi du, eta 400 euro eskuratuko ditu ‘Jigsaw falling into place’ lanagatik.
Gainera, 150 euroko bi akzesit eman zaizkie Xavier Ferrerri egin duen ‘Diptico 328’ proposamenagatik eta Aiala Lucerori ‘Trellick tower’ lanagatik.
María Azkarate, Yone Estívariz eta Mikel Rikondok osatu dute epaimahaia eta 339 egilek aurkeztutako 643 lanen artean aukeratu dituzte lan irabazleak.
Parte-hartzaileen % 38 emakumeak izan dira; % 20, gazteak, eta % 48, bertako artistak. Azken atal horretan (bertako artistak) gorakada handia ikusi da aurreko edizioarekin alderatuta.
Lanen % 61 Euskadikoak dira, eta gainerako % 39a, Estatuko bazter guztietakoak. Aurkeztutako 643 argazkietatik 32 egileren lanak aukeratu dira maiatzaren 31tik aurrera erakusketa ibiltari batean erakusteko.
FotoArte lehiaketaren edizio honetako sari-banaketa maiatzaren 31n izango da Pilar Gizarte Etxean, 19:00etan.
Gainera, Kultura Zerbitzuak ekimenaren osagarri izango den kultur programazioa antolatu du, Pilar eta Iparralde gizarte-etxeetan.
Maiatzaren 25ean Sara Berasalucerekin ‘Anonimoa’ tailerra izango da. 18:30ean Pilar gizarte-etxean. Bertan, irudien eta haien askotariko interpretazioen arteko erlazioa aztertuko da.
Programak maiatzaren 27an jarraituko du, Nagore Legarretaren eskutik, ‘Hiriko arkitektura egokitzen’ tailerrarekin. 10:00etan Iparralde gizarte-etxean. Bertan, parte-hartzaileek birziklatutako materialekin argazki kamerak egingo dituzte, eta inguruko errealitate arkitektonikoa irudikatuko dute.
Temas
Más en Actualidad
-
Nueve de cada diez universitarios utilizan la IA de forma habitual
-
Moreno se aferra a la "vía andaluza" para gobernar con "serenidad y diálogo"
-
Cuatro personas de la misma familia mueren en un accidente de tráfico en Palencia
-
El líder de transición del nuevo Gobierno colombiano reitera que Petro "debe ser juzgado"