Irudikaren zazpigarren edizioa
Erakusketan ikusgai dago 2023ko Egonaldietan egindako lana
Irudika-Ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalak maiatzaren 12an (ostirala) aurkeztu du Dani Scharfek eta Blanca A. Izuzquizak egin duten lana martxoaren 1etik maiatzaren 12ra bitarteko egonaldi artistikoetan Citè Internationale de la Bande Dessinée d’Angoulême zentroan, Casa del Autor de Zapopán etxean eta Bilbaoarte Fundazioan. Erakusketa honen inaugurazioarekin buru eman zaie bien egonaldiei.
Bi artistek egonaldietan egin duten lanak eduki sozial nabarmena dauka. Dani Scharfek “Good Fake News” proiektua aurkeztu du, ardatz hartur i k intoxikazio informatiboa eta nola erabili daitekeen albiste faltsuaren kontzeptua modu positibo batean.
Egunkari formatua erabilita, Scharfek hainbat gairi buruzko albisteak ilustratzen ditu: errenta unibertsala, klima aldaketa, migrazioak, genero-berdintasuna, etab. Guztira 20 orrialde orijinal dira, ikusgai egongo direnak Uruguaiko ilustratzaile horren lan-prozesu osoarekin batera. Bere aldetik, Blanca A. Izuzquizak animaziozko film labur bat erakutsiko d u , “¿En qué piensas?” deitua. e t a nerabezaroko osasun mentalaren arazoan murgiltzen gaituena. Animazioa digitalki egina dago, baina aretoan bere fotograma batzuk erakutsiko dira, bai eta lan-prozesuaren zatiak eta Izuzquizaren lan-koadernoak. Blancak orobat egin ditu itsasgarri batzuk sarri erabiltzen diren hitzekin eta buztinezko figurak. Denak ikusi ahal izango dira erakusketan. Testuak ere jarriko dira lanen testuingurua azaltzeko.
Erakusketan ikusgai e g o n g o dira, baita ere, Irudika nazioarteko topaketaren zazpigarren edizioaren promozioa egiteko erabiliko diren kartel ofiziala eta animazioa. Bi lan horiek egonaldian sortuak dira, kartela Dani Scharfek egin du eta animazioa Blanca A. Izuzquizak. Lan horiek Irudika ekitaldiaren irudia izango dira, eta ibilbide luzea izango dute o s o formatu desberdinetan: komunikabideetan, publizitate euskarrietan, sare sozialetan, etab.
Irudika 2023 egitarauaren aurrerapena: Japonia, Polonia eta Nigeria dira herrialde gonbidatuak
Ekitaldian ezagutzera eman dira Irudika 2023 ekitaldiko herrialde gonbidatuak eta lehen parte-hartzaileak. Japonia, Polonia eta Nigeria izango dira Irudikaren zazpigarren edizioko herrialde gonbidatuak, e t a Ilustrazio Munduaren hiru mahai-inguruetan parte hartuko dute. Era berean, Argitaletxeen esparrura hurbilduko dira Mexiko, Frantzia, Portugal, Kolonbia, Espainia eta beste leku askotako gonbidatuak.
Ivonne Gargano, Bruselan bizi den Venezuelako artista, Estela Miguel Bilboko H05 kolektiboko artista edo The Eko Lab modako esperimentazio eta berrikuntza gunea Sektore Paraleloetako programan izango dira. Baita ere parte hartuko dute Anagrama, Jekyll & Jill, Igela, Alacraña, La Linterna, Stolen Books, Fotokino, Libros de Mano edo Revista Gigantes bezalako argitaletxeek.
Temas
Más en Actualidad
-
Ordenan evacuar a 10.000 personas por avance del incendio en un macizo cerca de Perpiñán
-
Fallece un motorista en As Pontes y tres personas resultan heridas en una colisión en Malpica (A Coruña)
-
Netanyahu asegura que varias poblaciones cristianas de Líbano han pedido su anexión a Israel
-
El fuego de Soneja (Castellón) obliga a desalojar Azuébar y la UME se incorpora a la extinción