Kirol Sailak kirol kluben eta emakumeen kirolaren dirulaguntzak onetsi ditu
95.000 eta 60.000 eurokoak izango dira, hurrenez hurren, eta maiatzaren 26 eta 29ra arteko epea izango dute eskaerak aurkezteko
ALHAOk, Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailaren proposamenez, kirol klub eta elkarteen dirulaguntzen eta emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdiak argitaratu ditu.
Hala, Kirol klub eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdiak 95.000 euro ditu. Helburua da laguntza ekonomikoa ematea Arabako kirol federazioei atxikitako kirol klub eta elkarteei, 2023an beren jarduerak gara ditzaten norgehiagoka prozeduraren bidez. Eskaerak bidatzeko epea maiatzaren 29an bukatuko da.
Bestalde, emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen deialdiak 60.000 euro ditu. Arabako kirol erakundeei laguntza ekonomikoa ematea du helburu, 2023an emakumeen kirola bultzatzeko.
“Gure uste sendoen eta betebeharren artean –adierazi du Del Val-ek–, kirola egiteko eskubidea behar bezala gauzatzen dela bermatzea dago, kirola egitea maila guztietako kirol jardueran integratzea eta kirol jarduerak estereotiporik gabe aukeratzea errazten duten baldintzak sustatuz, bai eta tratu eta aukera berdintasuna bermatzea ere, kirol modalitate guztietan aritzeari dagokionez. Horregatik, kirolaren eremuan gaur egun dagoen genero arrakalak irauten duen bitartean, ezinbestekoa da horrelako ekintza positiboak bultzatzea, eskubide hori gauzatzean berdintasuna lortzen laguntzeko” adierazi du.
Hala, kopurua bitan banatzen da: % 50 emakumeen kirol jarduera sustatzeko, eta beste % 50 emakumeen kirol federaturako. Arabako kirol federazioak eta federazio horiei atxikitako kirol klub eta elkarteak izango dira onuradunak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 26an bukatuko da.
Temas
Más en Actualidad
-
200 medios terrestres y 15 aéreos trabajan para evitar que el incendio de Soneja llegue a Espadán (Castellón)
-
Ordenan evacuar a 10.000 personas por avance del incendio en un macizo cerca de Perpiñán
-
Fallece un motorista en As Pontes y tres personas resultan heridas en una colisión en Malpica (A Coruña)
-
Netanyahu asegura que varias poblaciones cristianas de Líbano han pedido su anexión a Israel