Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak eta Vital Fundazioak enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena berritu dute, HASTEN eta FINKATZEN programen bidez.
Programak, Hasten eta Finkatzen, Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloaren bidez kudeatzen dira. Ganbera Arabako ekintzailetzaren erreferente argia da, urtero Merkataritza Ganberaren babesa eskatzen duten 300 ekintzailek baino gehiagok bermatua.
Ganberaren erantzukizuna izango da, Enpresak Sortzeko Arloaren bidez, ekintzaileari laguntza integrala ematea, enpresa-proiektu bat garatzeak dakarren erronkari arrakastaz aurre egin ahal izateko.
Bestalde, Vital Fundazioak 20 poltsa ekonomiko emango dizkie hitzarmen honen xede diren programetan parte hartzeko hautatutako proiektuei. Akordio hori Fundazioaren lehentasun nagusietako bat da: Araban enplegu-aukera berriak sortzera bideratutako ekimenen alde egitea.
Hasten PROGRAMA
Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek honako hau jasoko dute, besteak beste: 1.250 euroko poltsa ekonomikoa; Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak banakako aholkularitza eta jarraipen programa baterako sarbidea izatea; talde onuraduna: Araban enpresa-proiektua garatzen ari diren eta oraindik jarduera abiarazi ez duten ekintzaileak.
Finkatzen PROGRAMAn 10 enpresa sortu berri hautatuko dira, eta honako hauek jasoko dituzte: 1.250 euroko poltsa ekonomikoa eta Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak banakako aholkularitza eta jarraipen programa baterako, sarbidea izatea besteak beste.