Euskadi haurren tratu txarren aurka borrokan jarraitzen du
Eusko Jaurlaritzak helduak hezteko konpromisoa proposatu du
“Haurrentzako justizia ez da aukera bat; gizarteak duen betebehar morala eta legala da. Barnahus ereduak adingabea erdigunean jartzen du eta, horretarako, trauma txikiagotu eta laguntza psikologikoa, medikoa, legala eta soziala eskaintzen ditu leku bakar batean”. Hitz horiek Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarenak dira. Aste honetan, haurrak izan ditu ardatz, eta Euskadiko adingabe guztiak indarkeriarik gabe hazi behar direla gogorarazi du sailburuak.
Hala, eta ildo horretatik, sailburuak gizarte osoaren konpromiso bat proposatu du, “helduei prestakuntza emateko eta sentsibilizatzeko, haurren kontrako tratu txarren zantzuak ulertu eta antzemateko, eta gure umeak ahalduntzeko, eskubideak dituztela jakin dezaten eta, arriskuan daudela sentitzen badute, norengana jo jakin dezaten”.
“EAEn aitzindariak izan gara Haurren eta nerabeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Euskal Estrategia onesten. Gure umeen kontrako edozein motatako indarkeriarekin amaitzeko konpromiso irmoa eta sendoa sustatzen dugu. EAE leku segurua eta aproposa izan dadin nahi dugu, ume guztiak hazi, ikasi eta aurrera egiteko modukoa”, esan du.
Melgosak honako hau esan du: “EAEn, gure erakundeak eta haurrak babesteko mekanismoak sendotzeko Barnahus ereduan oinarritzen den proiektu pilotuarekin dihardugu lanean hemen, Vitoria-Gasteizen. Tartean diren aldeen prestakuntza zehaztea eta eredu horren fluxu eta protokoloen inguruko adostasunak lortzea ditugu xede. Barnahus Araba errealitate egiteak erakusten du laguntza osoagoa eta eraginkorragoa eman diezaiekegula tratu txarren biktima izan diren umeei”.
Temas
Más en Actualidad
-
200 medios terrestres y 15 aéreos trabajan para evitar que el incendio de Soneja llegue a Espadán (Castellón)
-
Ordenan evacuar a 10.000 personas por avance del incendio en un macizo cerca de Perpiñán
-
Fallece un motorista en As Pontes y tres personas resultan heridas en una colisión en Malpica (A Coruña)
-
Netanyahu asegura que varias poblaciones cristianas de Líbano han pedido su anexión a Israel