The Vanjas eta Barriomania taldeek osatuko dute Osteguna Rock Vital Fest jaialdiaren kartela Eclipse taldearekin batera
Kontzertua ekainaren 15ean, ostegunean, izango da Vitoria-Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan
Osteguna Rock Vital Festival jaialdiak dagoeneko itxi du aurtengo egitaraua. The Vanjas eta Barriomania taldeek osatuko dute, Eclipse talde suediarrarekin batera, ekainaren 15ean Andre Maria Zuriaren plazan (19:00etan) egingo den kontzerturako kartela. Musika ekimen hori Vital Fundazioak antolatzen du urtero Araña del Rock kulturaelkartearen eskutik Vitoria-Gasteizko rock astean eta Udalaren babesa du.
Antolatzaileek iragarria zuten Suediako hard rock melodikoko Eclipse taldea izango zela. Talde horrek sarrera agortuak izan ditu mundu osoan eman dituen kontzertuetan. Japonian, Australian eta Amerikan eman dituzte kontzertuak eta Europan bira luzeak egin dituzte publiko heterogeneoarentzat. Viva La Victoria , Paradigm diskoko single nagusia, streaming bidez erreproduzitua izan da 15 milioi aldiz baino gehiagotan, eta Saturday Night (Hallelujah), pandemia osteko Wired diskokoa, festa ereserki bihurtu da covid osteko munduko belaunaldiarentzat.
The Vanjas suediarrek eta Barriomania gasteiztarrek osatuko dute kartela. The Vanjas 50eko eta 60ko soul, Rhythm and blues eta garaje rock doinuetan inspiratutako Stockholmeko laukotea da, eta ospe handia lortu du Ike & Tina, Little Richard, Blondie edo The Sonics gogora ekarrita.
Urte hauetan Suedian, Norvegian, Finlandian, Danimarkan, Italian, Espainian, Erresuma Batuan edo Alemanian jotzen ibili dira eta kritika oso onak lortu dituzte. Orain atsedenaldi bat hartu dute, eta Vitoria-Gasteizen eskainiko dutena bezalako noizbehinkako emanaldiak besterik ez dituzte egiten.
Barriomanía, bere aldetik, Vitoria-Gasteizen sortu zen pandemiaren ondoren, Anti-k (ahotsa eta gitarra), Brus-ek (ahotsa), Asier Yarza-k (baxua) eta Asier Fernandezek (bateria) jasandako buruko akidurari amaiera emateko. Musikari bakoitzak bere ibilbidea egin du, besteekin zerikusirik ez duena, baina banda bat osatzeko eta kalitatezko eta nortasun handiko musika eskaintzeko gogoz elkartu dira. Taldeko kide bakoitzak estilo propioa duen arren, bakoitzaren esperientzia zabalaren ekarpenari esker collage perfektua osatu dute.
Temas
Más en Actualidad
-
Detenido en Albacete un fugitivo con cuatro órdenes de detención por robos en establecimientos
-
Dos investigados por la caza ilegal de un corzo cuidado en un coto de Jerez para mejorar la especie
-
Científicos crean una piel electrónica para robots que les permite sentir como un ser humano
-
La Policía investiga la expulsión de un grupo de israelíes de un restaurante de Vigo