Síguenos en redes sociales:

Zenbat antxoa deskargatzen dira Euskadin?

6 milioi kilo antxoa eta 11,6 milioi kilo berdel inguru deskargatu dira Euskadiko portuetan

Zenbat antxoa deskargatzen dira Euskadin?Utzita

Euskal portuetan deskargatutako antxoa kilo kopurua 5.926.506 izan da, 1,89ko batez besteko prezioan. Horietatik, 3.241.124,29 kilo Euskadiko flotak deskargatu ditu, 1,97 euro/kiloko batez besteko prezioan, eta fakturazio globala 6.377.612,23 eurokoa izan da.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz gaur goizean Antxua Eguneko ekitaldien buru izan da. Ekitaldia Getarian (Gipuzkoa) ospatu da, eta antxoaren eta berdelaren arrantzari buruzko datuak aurkeztu dituzte. Oroz sailburuordearekin batera honako hauek egon dira: Getariako alkate Haritz Alberdi, Arrantza eta Akuikulturako zuzendari Leandro Azkue, Getariako Kofradiako presidente Emeterio Urresti eta Bizkaiko Kofradietako presidente Eusebio Arantzamendi.

Berdelaren arrantzaldiari dagokionez, Euskadiko portuetan hilabete hasierara arte deskargatutako kilo kopurua guztira 11.625.796 kilokoa izan da, 1,05 euro/kiloko batez besteko prezioan. Horietatik, euskal flotaren harrapaketak 7.424.392 kilokoak izan dira, 0,99 euro/kiloko prezioan, eta fakturazio globala 7.424.392 eurokoa izan da.

Gipuzkoako portuek 3.794.825 kiloko deskarga-kopuruak erregistratu dituzte, eta batez besteko prezioa 0,88 euro/kilo izan da. Bizkaian 3.700.000 kilo inguruko deskargak egin dira, eta batez besteko prezioa 1,11 euro/kilo izan da.

Orozen arabera, berdelaren egungo arrantzaldiak erritmo onarekin egiten du aurrera, eta amaitzear dago, nahiz eta, “kontuan hartuz berdelaren 10.729.153 kiloko kuotaarrantzatzen duten ontzidi mota desberdinen artean banatzen dela, harrapaketen arloko balantzea aldakorra da, eta aurreko urtearekin alderatuz, batez besteko prezioa baxuagoa izaten ari da, iaz 1,42 euro/kiloko batez besteko prezioa izatera heldu zen”.