Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmen berriak
Euskharan Kultur Elkartea eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin hitzarmen bana sinatuko du
Euskharan Kultur Elkartea eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin hitzarmen bana sinatuko du Gasteizko Udalak, Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko. Bi akordioen artean, 48.500 eurokoa izango da udal-inbertsioa.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udalak gaur bertan jakinarazi duenez, Bai Euskarari elkartearekin sinatuko duen hitzarmenak gizarte eta lan arloan lan egiteko aukera emango dio.
Izan ere, gaur goizean Tokiko Gobernu Batzordeak onartu duenaren arabera, "Gasteizko Udalak 23.100 euro bideratuko ditu proiektu horretara", jakinarazi dutenez.
Hala, eta ildo beretik, hamar eta berrogeita bederatzi langile arteko enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko balioko duten neurriak bultzatu nahi dituzte, hori baita hitzarmen honen helburu nagusietako bat, beste batzuen artean. Horregatik, "ebaluazio- eta aholkularitza-zerbitzuak eskatu ahal izango dituzte enpresek", azpimarratu dute Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez.
Azkenik, nabarmentzekoa da hitzarmenaren arabera, Bai Euskarari elkartearen lan arloarekin lotutako jarduera batzuk ere egingo direla.
Eta zein da ba Euskhararen kultur elkartearen helburua?
Galdera honi erantzunez, Udalak azpimarratau du EUskharan elkartearen kasuan, "bizitza sozialean garatzen diren proiektu eta jardueren bidez euskal hizkuntzaren erabilera bultzatzea eta indartzea da elkartearen helburua". Eta gaineratu du: "Batez ere, Aranbizkarra, Aranzabel eta Aranbide auzoetan. Egitasmoak, orokorrean, Amaia zentroan garatzen dira".
Temas
Más en Actualidad
-
200 medios terrestres y 15 aéreos trabajan para evitar que el incendio de Soneja llegue a Espadán (Castellón)
-
Ordenan evacuar a 10.000 personas por avance del incendio en un macizo cerca de Perpiñán
-
Fallece un motorista en As Pontes y tres personas resultan heridas en una colisión en Malpica (A Coruña)
-
Netanyahu asegura que varias poblaciones cristianas de Líbano han pedido su anexión a Israel