Síguenos en redes sociales:

Vital Fundazioa Kulturunean egingo da ‘Zure etxea, zure osasuna' hitzaldia

Vital Fundazioa Kulturunean egingo da ‘Zure etxea, zure osasuna' hitzaldiaUtzita

Vital Fundazioa Kulturunean Zure etxea, zure osasuna izeneko hitzaldia eskainiko da ostiral honetan, Arkitektura Teknikoaren Arabako Elkargoaren eskutik, aurten 50. urteurrena beteko du-eta. 

 Ekimen hori Vital Fundazioak arabar guztien bizi-kalitatea hobetzera bideratutako laguntzen deialdi berriaren barruan kokatzen da. "Deialdi horretan izaera berritzailea duten eta aldaketa eraldatzaileak dakartzaten proiektuak aukeratzen dira, kasu honetan osasunaren arloan", azaldu dute Vital Fundazioatik prentsa-ohar baten bitartez.  

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, hizlaria Elisabet Silvestre izango da, giza biologian masterra duen biologoa, eta aire garbiagoa arnasteko, bizitasuna irabazteko eta hobeto lo egiteko gakoak emango ditu. Bere hitzaldia honela laburbildu daiteke, “etxean, goza ezazu aire garbiagoaz, baita elikatzen eta indarberritzen duten sukaldeaz eta logelaz ere. Ezagutu nola zaintzen dituen zure etxeak zure osasuna eta planetarena”. 

"Silvestre Biobizigarritasuneko irakaskuntzan aritzen da batez ere, masterretan eta graduondokoetan, baita arkitekturako curriculum-prestakuntzan ere. Liburu hauek ere idatzi ditu: ‘Casa saludable', ‘Vivir sin tóxicos', 'Tu casa sana' edo 'La oficina en casa'", erantsi dute Vital Fundazioatik.

Azkenik, xehetasun gisa, hitzaldia maiatzaren 5ean, bihar ostilarean izango da, 18:00etan, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), eta sarrera librea izango da, "eserlekuak bete arte", Vital Fundaziotik ondorioztatu dutenez.