Ondarea zaintzeko proiektu berri bat sortu da
Euskal Herriko Unibertsitatea buru duen proiektua da
Kultur ondarearen kontserbazioan, teknologia eraginkor, propio egindako material eta konponbide berritzaileen premia handitu egin da azken bi hamarkadatan. Aproposena litzateke kontserbazio teknologia berriek ingurumena errespetatzen duten materialak eta prozedurak erabiltzea, azken erabiltzailearentzako arriskutsu gerta litezkeenak edo ekotoxikoak ahalik eta gutxienera murriztuta. "Alabaina, gaur-gaurkoz, arlo horretako oso teknologia eta material gutxi jo daitezke zeharo jasangarritzat ingurumen ikuspegitik".
Horregatik, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ingurumen-material jasangarriak garatuko dituen proiektu baten buru da, ondarea kontserbatzeko. New Generation-ek finantzatutakoa da, eta Enclosure izeneko proiektu honetan Europako beste bost unibertsitatek parte hartzen dute. Nabarmentzekoa da jatorri naturaleko biopolimeroak erabiltzen direla, hala nola zelulosa.
“Jasangarriak direnetatik, duela gutxi ikusi da jatorri naturaleko polimeroetan oinarritutako gelak (esaterako, xantano goma edo agarra) ordezko esperantzagarriak direla, adibidez, astoko pinturen eta eskulturen garbiketan. Zelulosa, polimero natural ugariena dena Lurrean, halaber balia daiteke gelak egiteko. Gainera, ondarearen kontserbazioan erabiltzen da jada; izan ere, maiz erabiltzen dira zelulosa enplastuak gatz kristalduak xurgatzeko. Beste arlo batzuetan legez, nanozelulosen potentzialaren gainean ari dira ikertzen, adibidez, paper, oihal edo zur gaineko lanen kontserbazioan erabiltzeko”, gaineratu zuten. Horren guztiaren ondorio da Enclosure proiektua (Eco-design of NanoCeLlulOse-based Solutions for cUltuRal hEritage conservation: materials development, validation, and life cycle assessment), Euskal Herriko Unibertsitateak koordinatu, eta Next Generation funtsekin finantzatzen dena. Kultur ondarearen kontserbazio errespetutsurako konponbide holistikoak eskaintzea du helburu, biopolimeroen bitartez; zehazki, nanozelulosak eta bakterio zelulosa.
Temas
Más en Actualidad
-
200 medios terrestres y 15 aéreos trabajan para evitar que el incendio de Soneja llegue a Espadán (Castellón)
-
Ordenan evacuar a 10.000 personas por avance del incendio en un macizo cerca de Perpiñán
-
Fallece un motorista en As Pontes y tres personas resultan heridas en una colisión en Malpica (A Coruña)
-
Netanyahu asegura que varias poblaciones cristianas de Líbano han pedido su anexión a Israel