Síguenos en redes sociales:

Principal Antzokiko Ganbera Zikloak Serena Sáenz sopranoa eta Leyre Sáenz de Urturi piano-jotzailea aurkeztu ditu kontzertuan

Musika-hitzordua maiatzaren 4an, ostegunean, izango da, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan

Principal Antzokiko Ganbera Zikloak Serena Sáenz sopranoa eta Leyre Sáenz de Urturi piano-jotzailea aurkeztu ditu kontzertuanUtzita

Principal Antzokiko Ganbera Zikloaren XII. edizioak maiatzaren 4an egingo den abonamenduko hirugarren kontzertua iragarri du. Oraingoan, Jesus Guridi Kontserbatorioko Areto Nagusiko oholtzara Serena Sáenz soprano bartzelonarra eta Leyre Sáenz de Urturi piano-jotzaile gasteiztarra igoko dira. Eskainiko duten errepertorioan zarzuela izango da protagonista, baina beste genero batzuk ere gehituko dituzte.

Hitzordura joaten direnek Jesus Guridiren hiru abestiren interpretazioaz gozatzeko aukera izango dute: ‘Allá arriba, en aquella montaña’, ‘No quiero tus avellanas’ eta ‘Mañanita de San Juan’. Gainera, Joaquín Rodrigoren lau lan ere eskainiko dituzte: ‘¿Con qué la lavaré?, ‘Vos me matasteis’, ‘De dónde venís amore’ eta ‘De los álamos vengo, madre’.

Emanaldiak abesti hauekin jarraituko du: ‘Mirentxu’ren (Jesús Guridi) ‘Goizeko eguzki argiak’; Joaquín Turinaren ‘Cantares de Poema en forma de canciones’ eta ‘Marina’ren (Emilio Arrieta) ‘Pensar en él’.

Etenaldi bat egin ostean, errezitaldiak aurrera jarraituko du Enrique Granadosen ‘Andaluza’, ‘Danzas españolas’ eta ‘Elegía eterna’ lanekin eta Joaquín Turinaren hiru sonetorekin: ‘Anhelos’, ‘Vade retro’ eta ‘A unos ojos’.

Jarraian, errepertorioak berriro ere Enrique Granadosen lanak bilduko ditu bost maitasun-abestirekin: ‘Mira que soy niña’, ‘Mañanita era’, ‘Gracia mía’, ‘Lloraba la niña’ eta ‘No lloréis, ojuelos’.

Emanaldiari amaiera bikaina emateko, ‘El barbero de Sevilla’ko (Gerónimo Jiménez) ‘Me llaman primorosa’ eskainiko dute.

Kontzertua 19:30ean hasiko da, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleen emanaldiarekin.