Miren Elgarresta: "Gure helburua da 2030erako Euskadi soldata-arrakala txikiena duten Europako herrialdeen artean kokatzea"
Emakundek salatu du gizon batek emakume batek baino ia 6.000 euro gehiago kobratzen dituela urtean Euskadin
Gaur egun ere, eginkizun berak betetzen dituzten emakumeen eta gizonen soldaten arteko desberdintasuna gertatzen ari da, eta halaxe salatu du Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ere.
Soldata berdintasunaren aldeko Europako Egunaren bezperan, atzo, Emakundeko zuzendariak, Miren Elgarrestak, ONCEren bi kupoiren aurkezpenean parte hartu zuen. Kupoi horiek Soldata Berdintasunaren Egunari eta Emakumeen Nazioarteko Egunari buruzkoak dira. Aurkezpen horretan, Emakundeko zuzendariak gogorarazi zuen “gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala arazo konplexua dela, egiturazkoa eta dimentsio anitzekoa, eta horretan inplikatutako eragile eta esparru guztiek parte hartu behar dutela”. Ildo horretan, Emakundetik koordinatzen den Eusko Jaurlaritzaren Soldata Berdintasunerako Estrategia horren adibide bat dela defendatu zuen, izan ere, Jaurlaritzako zazpi sail daude honetan inplikaturik.
“Une honetan, estrategia horren barruan, 2022-2025 Ekintza Plan Operatiboa bultzatzen ari gara”, esan zuen Elgarrestak. Plan horren helburua da, adierazi zuen bezala, “2030erako Euskadi soldata-arrakala txikiena duten Europako herrialdeen artean kokatzea”. Une honetan, soldata arrakala % 17,9koa da Euskadin, eta horrek esan nahi du gizon batek batez beste 5.914 euro gehiago kobratzen dituela urtean emakume batek baino, azpimarratu zuenez.
Soldata-arrakala murrizteko erronken artean, Emakundeko zuzendariak honako hauek nabarmendu ditu: “lanbide-segregazioa murriztea, sexuaren araberako okupazio-segregazioa baita soldata-arrailean gehien eragiten duen faktorea, % 35eraino; berdintasunetik eta berdintasunerako hezkuntzan sakontzea, rolak eta estereotipoak gainditzen joateko; gizarte-erantzukidetasuna bultzatzea, gizonen inplikazioa areagotuz; eta zaintzak demokratizatzea, instituzioen, pertsonen eta familien zaintzaren oreka berria lortzeko, lehenengoa indartuz”.
Temas
Más en Actualidad
-
Un numeroso dispositivo de bomberos trabaja en evitar que se propague un incendio en un polígono en Vinaròs
-
Las familias de los rehenes israelíes establecen un "campamento de protesta" con alambre de espino en Tel Aviv
-
El PSOE pide un "mapeo" de recursos del sistema de protección a la infancia para mejorar la acogida de menores migrantes
-
María, la asistente virtual de la DGT que resuelve dudas y trámites con IA