Nahasmendu bipolarra eta depresioa dituztenei eta senideei laguntza emateko elkarteak, Orekabidek, ‘Kirola osasun mentalaren alde’ martxa solidarioa antolatu du maiatzaren 4an eta Foru Plazan izango ditu irteera eta helmuga.

Ekimena berriki aurkeztu dute Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiarekin laguntzarekin. Prentsaurrekoan izan dira Osasun eta Kirolaren zinegotzia, Ana López de Uralde; Kultura eta Kirol arloko foru-diputatua, Ana del Val; Orekabideko presidentea, Mila Manzanal; eta elkarteko boluntario bat, Asier Magán.

3,5 kilometroko martxa hori Martín Fizek diseinatu du eta partaideek paseo atsegin bat partekatu ahal izango dute eliteko kirolariekin batera. Ibilbideak hirigunea zeharkatuko du Prado parkeraino. Handik berriro ere Foru plazara itzuliko da. Ekimenaren helburua da buru-osasunaren inguruan gizartea kontzientzia eta buru-gaixotasunak dituztenei ikusgarritasuna ematea.

Kirol eta Osasunaren zinegotziak, Ana López de Uraldek, herritarrak animatu ditu “honen moduko ekimenekin batera; izan ere, gaur egun oso presente dauden osasun-arazoei ikusgarritasuna ematen laguntzen digute eta, gainera, bizimodu osasungarriak bultzatzera eta sustatzera animatzen gaituzte eta horiek, zalantzarik gabe, arazo horiek arintzen eta gainditzen laguntzen digute. Guztion esku dago arazo horiek dituzten eta haien senideei laguntzeko eta prebenitzeko ahalegina egitea. Haien bizitzak normalizatu behar ditugu, eta ez estigmatizatu modu bidegabean eta alferrikakoan”.

Bestalde, Orekabideko presidenteak, Mila Manzanalek, buru-osasunarekin lotuta kirola egiteak dituen onurak azaldu ditu:“Kirola eta buru-osasuna elkarri oso lotuta daude. Ariketa egitea jarduera terapeutikoa da buru-gaixotasunen bat dutenentzat. Izan ere, egunerokotasunerako zutabea da kirola ematen dituen ongizatea eta eskatzen duen konstantzia direla eta. Kirolak ariketa egiten duenari ematen dion onura fisikoaz gain, gaixotasuna bideratzeko eta tratatzeko lagungarria den elementu mental eta sozial handia ere badu”. 

Martxa maiatzaren 4an, larunbatean, aterako da Foru plazatik 12:30ean, eta interesa dutenek maiatzaren 3a baino lehen eman beharko dute izena Orekabideren webgunean. Dohaintza 5 eurokoa izango da eta hor sartuta daude elastikoa, jan-edaria eta zozketetan parte hartzeko aukera.