Euskal Autonomia Ekidegoan (EAE) 22.310 pertsona hil ziren 2023. urtean, 11.279 emakumeak eta 11.031 gizonak, eta horrela, %7,8ko jaitsiera izan zen aureko urtearen aldean, Eustat euskal estatistika erakundearen behin-behineko datuen arabera.

Lurralde historiko bakoitza kontuan izanda, heriotzen beherakada %9,6koa izan zen Bizkaian (11.886 hildako), %8koa Araban (2.916 hildako) eta %4,6koa Gipuzkoan (7.508 hildako).

Iaz izandako heriotza guztien artean, 35 urtebetetik beherako haurrenak izan ziren 2023an, aurreko urtean 41 izan ziren bitartean. Gainera, 100 urte edo gehiagoko 440 pertsona hil ziren, 2022an baino 23 gehiago.

2023ko behin behineko datuekin, EAEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen iaz, heriotzak jaiotzak baino 8.889 gehiago izan baitziren. Lurraldeka, Bizkaiak 5.239 biztanle galdu zituen arrazoi horregatik, Gipuzkoak 2.948 eta Arabak 702.

Bestalde, 2023an 354 heriotza izan ziren covid-19aren ondorioz (guztiak analisi zehatz batek baieztatuta), hau da, aurreko urteko 1.721 heriotzak baino %79,4 gutxiago. 2021ean COVID-19ak eragindako heriotzak 1.682 izan ziren, eta 2020an 3.096.

Covid-19a 2023ko beste 96 heriotzatan ere egon zen presente, baina heriotza horien kausa nagusia izan gabe, heriotza ziurtagiri medikoetan agertzen den bezala eta Osasunaren Munduko Erakundearen heriotza kausak kodetzeko irizpideak aplikatuta.

Beste datu batzuk

"2023ko behin-behineko datuen arabera, 22.310 pertsona hil ziren; horietatik 11.279 emakumeak izan ziren eta 11.031 gizonak. 2022aren aldean, % 7,8ko jaitsiera izan zen heriotzen kopuruan. Lurralde historikoen arabera, beherakada hori % 9,6koa izan zen Bizkaian (11.886 hildako), % 8koa Araban (2.916 hildako) eta % 4,6koa Gipuzkoan (7.508 hildako). Iaz izandako heriotzen artean, 35 urtebetetik beherakoak izan ziren, 2022koa baino balio txikiagoa, orduan urtebete baino gutxiagoko 41 hil baitziren. Bestalde, 100 urte edo gehiagoko 440 pertsona hil ziren, 2022an baino 23 gehiago. 2023ko behin-behineko datuekin, Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, heriotzak jaiotzak baino 8.889 gehiago izan baitziren. Lurraldeka, Bizkaiak 5.239 biztanle galdu zituen arrazoi horregatik, Gipuzkoak 2.948 eta Arabak 702. 2023an 354 heriotza izan ziren COVID-19aren ondorioz (guztiak analisi zehatz batek baieztatuta), hau da, aurreko urteko 1.721 heriotzak baino % 79,4 gutxiago. 2021ean COVID-19ak eragindako heriotzak 1.682 izan ziren eta 2020an 3.096".