Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia eta Malentxo Arruabarrena Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria buru direla egingo da datorren ostiralean, apirilaren 26an “PAREZ PAREValentziako sutea: ikasteko gaiak” jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk Arkauten antolatuta.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Kriminologiako Euskal Institutuak (IVAC-KREI) segurtasun publikoarekin erlazionatutako jarduera akademikoak egiteko elkarlanean jarduteko helburuarekin bi erakundeek 2014an izenpetutako hitzarmenaren esparruan egingo den 77. jardunaldia da.

PONENTZIAK

PAREZ PARE saio honetan, bi mahai-ingurutan aztertuko dira joan den otsailean Valentzian izandako sutearen ezaugarriak, era horretako hondamendiak sakontasunez aztertzeko eta ikasitako lezioak ezartzeko.

Lehenengo eztabaida-mahaian, Ricardo Gabriel Jiménez Pazek, Madrilgo Udaleko suteak itzaltzeko zerbitzuko Koordinazioko eta Komunitatearentzako Zerbitzuetako inspektoreak, eta Ignacio Garcia Urkizok, Bilboko Udaleko suhiltzaileen buruak, eskala handiko horrelako esku-hartzeetan izaten diren zailtasun eta arrisku nagusiak azalduko dituzte.

Bigarren mahai-inguruan, Juan Bautista Echeverriak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko arkitektoak, gaur egungo araudia eta gaur egun eraikinen segurtasuna hobetzeko egiten den administrazio-kontrola aztertuko ditu. Eta, amaitzeko, Mariano Navarro Sererrek, Valentziako larrialdietako psikologo klinikoak, hondamendi batean arreta psikologikoak duen garrantzia azalduko du.