Hondarribiko aireportuaren eta Donostiako erdigunearen arteko Lurraldebusen linea zuzena ekainaren 1ean abiatuko da
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Sailak berriro jarriko du martxan Hondarribiko aireportuaren eta Donostiako erdigunearen arteko E30 linea zuzena ekainearen 1ean, eta, horrekin batera, Loiuko aireportuarekiko konexioak areagotuko ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Sailak berriro jarriko du martxan Hondarribiko aireportuaren eta Donostiako erdigunearen arteko E30 linea zuzena ekainearen 1ean, eta, horrekin batera, Loiuko aireportuarekiko konexioak areagotuko ditu.
Hala iragarri dute asteaken honetan Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta Igor Enparan Hondarribiko alkateak aireportuan bertan egindako agerraldi publiko batean.
Domingeuezek azaldu duenez, hirugarren urtez jarraian jarriko da martxan aireportua eta Donostiako erdigunea lotzen dituen linea zuzena (E30). Iazko udan 14.000 bidaia baino gehiago izan zituen, 2024arekin alderatuta %83 gehiago, eta horrela "herritarrentzako zerbitzu erabilgarri eta irisgarri" gisa sendotu zen.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Sailak ordutegien azterketa egin du, Gipuzkoako aireportuko hegaldien eskaintzara "oraindik hobeto egokitzeko" eta, ondorioz, "bidaiariek gutxiago itxaron behar izateko".
Hala, ekainaren 1etik aurrera, E30 linea Donostiako autobus geltokitik aterako astelehenetik larunbatera 07:00etan, 08:00etan, 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 14:15ean, 16:00etan, 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan; aireportutik, berriz, 07:30ean, 08:30ean, 09:30ean, 10:30ean, 11:30ean, 13:45ean, 15:30ean, 17:30ean, 18:30ean, 19:30ean eta 21:45ean izango dira zerbitzuak.
Igandeetan, bestalde, hiriburutik irteerak 07:00etan, 08:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 14:15ean, 16:00etan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan izango dira, eta Hondarribitik 07:30ean, 09:30ean, 10:30ean, 11:30ean, 12:30ean, 13:45ean, 15:30ean, 16:30ean, 17:30ean, 18:30ean, 19:30ean eta 21:45ean. Zerbitzua maletak gordetzeko tokia duen autobus batekin eskainiko da, erabiltzaileen erosotasuna handitzeko.
Foru diputatuak azaldu duenez, aurreko udan egin bezala, E30 linea martxan dagoenean eta udako hilabeteetan E21 lineak (Hondarribia-Donostia) izaten duen erabiltzaile gainkarga saihesteko, linea horrek aireportura sartzeari utziko dio eta kanpoko geltokia ere kendu egingo da. Gainera, gogorarazi du iazko udatik bidaiariek Mugi txartel anonimoa aireportuko oroigarri dendan eros dezaketela.
Azkenik, Dominguezek adierazi du ekainaren 1etik Loiuko aireporturako DO04 zerbitzua areagotuko dela. Hain zuzen, Donostiatik, lehen irteera aurreratuko da, autobus geltokitik 04:00etan izango den zerbitzuarekin. Ordutik aurrera, irteerak 30 minutuan behin izango dira 21:30era arte. Aireportutik itzultzeko, berriz, autobusak ordu erdian behin izango dira 06:15etik 23:15era bitartean, eta azken zerbitzua 00:00etan izango da, linea aireportuko ordutegira egokituz.
Temas
Más en Sociedad
-
Piden que los menores de 3 años puedan viajar delante para evitar muertes por olvido en el coche
-
Fallece un hombre atrapado entre su coche y una columna en un garaje de Madrid
-
Tebas anuncia la llegada de la IA para el arbitraje de LaLiga
-
El Papa León XIV bendecirá la Torre de Jesucristo de la Sagrada Familia ante 8.000 personas