EITBren Makusi plataformak urteko jai erraldoia egingo du larunbatean BECen
11:00etatik 17:00etara jarduera egitarau zabala izango da bertan
EITBren Makusi haur eta gazteentzako euskarazko ekosistema eta plataforma digitalak egun handia biziko du larunbatean, urriaren 11n, bigarrenez urteko jai erraldoia ospatuko baitu Barakaldoko (Bizkaia) BECen.
Relacionadas
EITBk jakinarazi duenez, 11:00etatik 17:00etara jarduera egitarau zabala izango da bertan, Makusiko protagonistekin, txikienentzako euskarazko ikus-entzunezko edukien eskaintza zabalena duen EITBren unibertso digitalaz gozatzeko. Sarrera librea izango da.
Horrela, BECeko 2. pabiloira bertaratzen direnek plan osoa izango dute, eta denetariko ekintzak aurkituko dituzte 10.000 metro koadroko espazio zabalean, besteak beste, ikuskizunak, puzgarriak, ludoteka, margotzeko txokoak, psikomotrizitate gunea, tailerrak, eskulanak edota abentura parkea.
Sarrerak salgai daude eta bildutako dirua EITB Maratoira bideratuko da
Makusi unibertsoko protagonistek gune propioak izango dituzte: Potx eta Lotx, Ameslarien Banda, Mari Sorgin Ehiztari', Go!azen, Irabazi Arte eta Power Up. Horrez gain, gain, Izaskunek umeak lehian jarriko ditu erronka dibertigarriekin, eta Makusitxo ere bertan izango da. Babesleek ere txoko bereziak eramango dituzte BECera, tartean Kaiku Baserria, Ihoberen Klima 360º eta Klima Azoka eta jokoak, Garbikerren eskutik.
AGERTOKIA
Agertokian ere ez da ikuskizunik faltako: Potx eta Lotx pailazoek antzerkia, dantza eta musika uztartuko dituzte, 12:30etik aurrera; 14:00etan Loa eta Laia iritsiko dira eta zuzeneko ikuskizuna estreinatuko dute; 15:30ean, berriz, Go!azen telesaileko aktoreek musika emanaldi berezia taularatuko dute.
Behin Makusi jaia bukatuta, Go!azen 12 telesailaren aurrestreinaldi handia egingo da Bizkaia Arenako pantaila erraldoian. Ateak 16:30ean irekiko dira eta proiekzioa 17:30ean hasiko da, telesaileko protagonistak bertan direla. Sarrerak salgai daude eta bildutako dirua EITB Maratoira bideratuko da.
Temas
Más en Sociedad
-
Unicef alerta del rápido aumento del uso de IA entre menores y pide más protección
-
Barakaldoko Udalak (Bizkaia) ibilbide gidatuak eskainiko ditu itsasadarrean uztailean eta irailean
-
Aragón activa la UME por un incendio forestal declarado en Leciñena, a menos de 40 kilómetros de Zaragoza
-
Desactivan tres botes explosivos en dos centros educativos de Bizkaia