Berdintasunaren aldeko 2025eko Emakunde Sarira hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago
Emakunde Sariak 14.400 euroko diru zuzkidura gordina du
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak Berdintasunaren aldeko 2025eko Emakunde Sariaren deialdia egin du, eta hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 29ra arte dago zabalik. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren eremu pribatu zein publikoko pertsona fisiko edo juridikoen jarduna publikoki nabarmentzea eta aintzatestea.
Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariak 14.400 euroko diru zuzkidura gordina du
Emakundetik jakinarazi dutenez, aintzatespena jasotzeko hautagai diren erakundeek edo pertsonek emakumeen lana eta ahalduntzea aintzatesteko alderdi esanguratsuak hobetzea ekarri duten ekintzak, lanak edo proiektuak egiaztatu beharko dituzte, baldin eta emakumearen zeregina balioesten eta duintzen laguntzen badute, eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen laguntzen badute.
Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariak 14.400 euroko diru zuzkidura gordina du, eta oinarriak https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerPara... estekan kontsulta daitezke.
BESTE DATU BATZUK
Bestalde, Osakidetzak psikologoak jartzeari ekingo dio proiektu pilotu gisa Lehen Mailako Arretako 13 osasun zentrotan herritarrei "arreta arinagoa eta hurbilagoa" emateko, haien ongizate emozionalean laguntzeko antsietatea, depresioa edo insomnioa bezalako arazoetan.
Hala jakinarazi die asteazken honetan Osakidetzak Mahai Sektorialeko sindikatuei proiektu pilotuaren aurkezpenean. Bertan, Lore Bilbao zuzendari nagusi berriak parte hartu du, eta beste gai batzuk ere jorratu dira, tartean datorren 23-24-25 lan eskaintza publikoa, urtea amaitu baino lehen deitu nahi dena.
Bada, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak joan den asteko politika orokorreko eztabaidan Eusko Legebiltzarrean aurreratutako neurriak osasun psikologoaren figura sortzea aurreikusten du, Osasun Itunaren ildo estrategikoetako batean jasota dagoena.
Temas
Más en Sociedad
-
Esto es lo que pasa con tus datos personales cuando utilizas una inteligencia artificial
-
El 88 % de las víctimas vascas de abusos sexuales a menores tenía menos de 15 años
-
El huracán 'Gabrielle' se acerca a la Península: llegará convertido en borrasca con viento, lluvia y olas de 6 metros
-
Una estudiante musulmana de Logroño recoge 8.000 firmas para pedir que la dejen ir a clase con velo