Zein ikerlan saritu ditu Mintzolak?
Odei Guiradoren Babes-sistema, haurrak eta eguneroko mintzamoldea. Harreman-mundu bat euskaratik eta euskaraz harilkatzeko ikerketa aplikatua eta Fernando Oiartzunen Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera ikerketa lanak saritu ditu Mintzolak.
Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi ikerketa lan saritzeko deialdia argitaratu zuen martxoan Mintzola proiektuaren bidez.
Hautatutako proiektu bakoitzak 3.000 euro gordin jasoko ditu, eta egileek 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izango dute lana ondu eta aurkezteko
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, akademiaren arabera," ikertzaile gaztea edo hasiberria doktorego tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira", eta, hortaz, deialdiaren helburuak bi dira: batetik, bide horretan laguntzea eta, bestetik, unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta, euskaraz egiten den ahozko jarduna ikergai gisa sustatzea, azpimarratu dute bertatik prentsa-ohar baten bitartez.
SARIA
Denera, hiru lan aurkeztu dira deialdira, eta epaimahaiak hurrengo bi hauek hautatu ditu: 'Babes-sistema, haurrak eta eguneroko mintzamoldea. Harreman-mundu bat euskaratik eta euskaraz harilkatzeko ikerketa aplikatua, Odei Guirado Irasuegirena, eta 'Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera', Fernando Oiartzun Sagastibeltzarena.
Azkenik, uda honetan bertatik azpimarratu zutenez, hautatutako proiektu bakoitzak 3.000 euro gordin jasoko ditu, eta egileek 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izango dute lana ondu eta aurkezteko, ondorioztatu zuten prentsa ohar baten bitartez.
Temas
Más en Sociedad
-
Estos fueron los nombres más populares para los recién nacidos en el Estado en 2024
-
La Audiencia Provincial absuelve a Laureano Oubiña, por falta de pruebas, de un delito por tráfico de droga
-
Osakidetza adjudica por 5,5 millones cuatro equipos de resonancia magnética de última generación
-
Seis de cada diez alcaldesas y concejalas vascas afirman haber sufrido violencia sexista