Síguenos en redes sociales:

Donostiako Udalak 38.900 euro banatuko ditu euskaltegien artean kolektibo berezientzako ikastaroak egiteko

Langabeentzako 120 orduko ikastaroak, 16 eta 18 urte bitarteko gazteen 60 orduko ikastaroak, guraso, merkatari, ostalari, begirale eta erretiratuen 60 orduko ikastaroak eta Aisa ikastaroak eskaintzen dituzten euskaltegientzako laguntzak dira

Donostiako Udalak 38.900 euro banatuko ditu euskaltegien artean kolektibo berezientzako ikastaroak egitekoUtzitakoa

Donostiako Udaleko gobernu bilerak onartu du 38.900 euro ematea hiriko zenbait euskaltegiri kolektibo berezientzako ikastaroak egiteko, Donostiako Udaletik iragarri dutenez.

Hain zuzen ere, langabeentzako 120 orduko ikastaroak, 16 eta 18 urte bitarteko gazteen 60 orduko ikastaroak, guraso, merkatari, ostalari, begirale eta erretiratuen 60 orduko ikastaroak eta Aisa ikastaroak eskaintzen dituzten euskaltegientzako laguntzak dira.

Esleipen prozedurarekin bat etorriz, diru laguntzak deialdi ireki bidez emango dira eta urtean zehar eskabideak aurkezteko bi aldi daude; orain proposatu direnak 2025eko lehen aldiari dagozkionak dira.

Era berean, Donostiako Udalak onetsi du 18.680 euro ematea enpresa erakunde eta sozietate publikoei, hainbat programa garatzeko, hala nola Donostia Kulturari Euskara Plan berria lantzeko eta garatzeko, Dbusi euskararen erabilera sustatzeko ekintzetarako, Polloe-Hileta Zerbitzuari bisita gidatuak herritarrentzat eta ikastetxeetako gazteentzat antolatzeko, Donostiako Sustapenari Euskara Plan berria garatzeko eta Donostia Turismoari bisitari eta turistei euskara ezagutarazteko web orriaren hobekuntza eta edukien lanketa egiteko.

ARABA

Bestalde, Arabako beste gai batzuekin jarraituz, Arabako Foru Aldundiko gobernu kontseiluak astearte honetan onetsi du 2027ra arteko posta zerbitzuen kontratua esleitzea Akropost SPPV S.A. eta Hispapost S.A. enpresek eratutako aldi baterako enprese batasunari, 1.784.097 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

Kontratuaren gauzatze epea bi urtekoa izango da, formalizatzen denetik hasita, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da urtez urte

Foru erakundetik jakinarazi dutenez, kontratuaren gauzatze epea bi urtekoa izango da, formalizatzen denetik hasita, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da urtez urte.

Kontratuaren barruan sartzen dira, besteak beste, estatu eta nazioarte mailako gutun arruntak, gutun ziurtatuak eta administrazio jakinarazpenak, pakete estandarrak, aldizkako argitalpenak, publizitatea eta burofaxa jasotzea eta bidaltzea.