Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) irailaren 22ra arte ireki dute Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien 18. ediziora hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko epea.

Bere sustatzaileek jakinarazi dutenez, 2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusiak dira euskal soziolinguistika teorikoa eta metodologikoa garatzea eta berritzea, euskal soziolinguistikaren ikertzaileen lana bultzatzea eta ikertzaile berriak eremu honetara biltzea.

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariak izenarekin Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' euskal soziolinguista handia omendu nahi da, euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik

Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke, betiere oinarri zientifikoa badute edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen badituzte.

Diziplina askotatik proposatutako lanak izan daitezke, gainera, hala nola soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik, komunikazio zientzietatik edo bestetik.

Bada, lanak aurkezteko epemuga irailaren 22a izango da. Lehen saria 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat izango da, bigarrena 1.300 euro eta hirugarrena 1.000 euro.

BESTE DATU BATZUK

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariak izenarekin Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' euskal soziolinguista handia omendu nahi da, euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak 450.000 euroko laguntzen programa bat onartu du astearte honetan 2025erako, Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak proposatuta, 2000. urtean hasi zen garraiolarien belaunaldi erreleboari emandako babesari jarraipena emateko.

Jaurlaritzako iturrien arabera, salgaien edo bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean ari direnei eta erretiro adin arruntera iritsi ez arren jarduera utzi nahi dutenei edota, hala badagokio, aitortutako ezintasun iraunkorragatik jarduerarekin jarraitu ezin dutenei ziuzenduta dago deialdia.