Bilboko Udalak 60 urtetik gorakoen lantaldea osatuko du Adinekoekiko Hiri Lagunkoiaren IV. Planaren baitan
Bilboko Udalak lantalde berri bat osatu nahi du hiria hobetzeko lan egiteko konpromisoa hartu nahi duten 60 urtetik gorako pertsonekin
Bilboko Udalak lantalde berri bat osatu nahi du hiria hobetzeko lan egiteko konpromisoa hartu nahi duten 60 urtetik gorako pertsonekin, Adinekoekiko Hiri Lagunkoiaren IV. Plana eta bere ekintzak zuzenean bultzatzen laguntzeko, abian dauden boluntariotza programetako batean edo hiria hobetzen laguntzen duten bestelako ekimenetan.
Plan horren bidez, Bilboko Udalak hiri atseginagoa lortu eta komunitate osoaren parte hartzea eta inplikazioa bilatu nahi du, batez ere adinekoena, euren ingurunea hobetzeko zuzenean esku har dezaten.
Bada, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, ostegunean, ekainaren 19an, bi informazio saio egingo dira Abandoko barrutiko auzo etxean, 11:00etan eta 18:00etan, lankidetza aukerak ezagutarazteko eta boluntarioek planeko ekintzetan izango duten parte hartzea bideratzeko.
"Funtsezkoa da plan berri hau adineko eragile aktiboekin moldatzen joatea. Haiek, beren ikuspegitik, norberaren bizi esperientziatik"
Horrela, plana hedatzen jarraitu eta talde eragile bat eratu nahi da, planaren lidergoan eta sustapenean lagundu ahal izateko eta hiriko beste elkarte, eragile eta adineko pertsona batzuk planaren garapenaren parte hartzaile bihurtzeko.
BESTE DATU BATZUK
Talde eragilea aktiboki arituko da lankidetzan Bilboko Udalarekin, administrazioak bultzatutako plan eta proiektuetan lagunkoitasunaren ikuspegia txertatzeko asmoz. Lankidetza horri esker, pertsonak ardatz dituen ikuspegiarekin aberastuko dira udal ekimenak eta lan ildo berriak proposatuko dira, herritar guztien ongizatera bideratutako hiri irisgarriago eta inklusiboagoarekiko konpromisoa indartzeko.
"Funtsezkoa da plan berri hau adineko eragile aktiboekin moldatzen joatea. Haiek, beren ikuspegitik, norberaren bizi esperientziatik, Plan hau nondik eta nola sustatu asmatzen lagunduko dute, hiri inklusiboagoa sortzeko, herritarren parte hartze maila handiagoarekin, harremanetarako eta belaunaldien arteko topaketetarako espazio gehiagorekin", azaldu du Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotziak.
Temas
Más en Sociedad
-
Un tribunal examinará en Italia las denuncias de Juana Rivas contra su ex, que mantiene la custodia del menor
-
Políticos e 'influencers', la gran amenaza en la lucha contra la desinformación
-
Una investigación desvela las raíces cántabras del Papa León XIV
-
¿Cuánto gastarán los vascos en sus vacaciones de verano este año?