Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Sailak Lurraldebusen geltoki berriak jarriko ditu Gaintxurizketan, erabiltzaileek garraio publikorako sarbide segurua izan dezaten.
Hain zuzen ere, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak iragarri duenez, E20 (Hondarribia-Donostia), E26 (Irun-Donostia N-I), E27 (Hondarribia-Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia-Donostia gaua) lineek sarbide segurua izango dute GI-636 errepidean, Gaintxurizketan, erabiltzaileek hiru erreiko errepidea ez gurutzatzeko. Gogoratu du Gipuzkoan ezbehar tasa handiena duen errepideetako bat dela.
Espazio seguru bat egokitzen ari dira Perrene auzoan, Muebles Rey parean, eta Errekalde bailaran, Euskotrenen geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabidera sarbidea izango dute
Modu honetan, errepidearen gainean oinezkoentzako behin-behineko pasabidea eraiki ondoren, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Sailak geltoki berriak martxan jarriko ditu.
Foru diputatua Lezoko alkate Mikel Arrutirekin bildu da berriro, baita auzo-plataformako ordezkariekin ere, eta aurki martxan jarriko diren geltoki berrien kokapena bisitatu dute. Lana Bide Azpiegituretako Sailarekin koordinatzen ari da.
Zehazki, espazio seguru bat egokitzen ari dira Perrene auzoan, Muebles Rey parean (Hondarribirako norabidean), eta Errekalde bailaran, Euskotrenen geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabidera sarbidea izango dute.
BESTE DATU BATZUK
Bestalde, Bilboko Udalak harrera "oso berezia" egin die Bilbao Bilbao abizenak dituzten 26 pertsonari udaletxeko Arabiar aretoan, hiriaren sorreraren 725. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan.
Ideia iaz sortu zen, hain urteurren garrantzitsua iritsiko zela ikusita, eta Juan Mari Aburto alkateak iradoki zuen kolektibo berezi horri deialdia egitea. "Ideia hori abian jarri zen baina ez da uste bezain erraza izan", esan du Aburtok.
Bada, hainbat hilabetez kontsultak egin ondoren, 26 pertsona biltzea lortu du Bilboko Udalak. Baldintzak ziren hirian erroldatuta egotea eta Bilbao lehen eta bigarren abizenak izatea; udaletxean izan direnen artetik bakarra ez dago une honetan hirian erroldatuta, baina Bilbon jaio zen, berak harro aitortzen duen bezala, eta udal funtzionarioa da.