Gotzon Gomez da Gerediaga elkarteko presidente berria, eta horrela, karguan 22 urtez aritu den Nerea Mujika ordezkatu du. Bederatzi lagunek osatutako zuzendaritza batzorde berria izango du elkarteak.
Gerediaga Elkarteak jakinarazi duenez, urteroko biltzar nagusia egin zuen igandean Abadiñoko (Bizkaia) Gerediaga auzoko foru zelaian. Bi urtean behin, zuzendaritza taldeko kideak berritzeko prozesua zabaltzen da, eta, 60. urteurrenarekin batera, zuzendaritza batzorde berria eratu da.
Bada, azken urteetako zuzendaritza batzordearekin alderatuta, bi lagunek euren kabuz utzi dute parte hartzea eta pertsona berri bat sartu da. Guztira, bederatzi lagunek osotutako zuzendaritza izango da.
Azken 22 urteetan Gerediaga elkarteko lehandakari izan den Nerea Mujikak eta azken urteetan diruzaina izan den Belen Bengoetxeak elkarteko zuzendaritza uzteko erabakia hartu eta ez zuten berrizte prozesura euren burua aurkeztu. Batzordeko kide berri modura, berriz, Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia izan zen pertsona bakarra.
BATZAR NAGUSIA
Bada, batzar nagusian onartutako ordezkaritza karguak honako hauek dira: lehendakaria Gotzon Gomez Barrenetxea, lehandakariordea Asun Elorriaga Albizu, idazkaria Aingeru Mimentza Sanchez, diruzaina Gemma Telletxe Kortabarria, eta bokalak Karmele Etxanagusia Atutxa, Mikel Agirregabiria, Goiuri Aldekoa-Otalora Txintxurreta, Olatz Plazaola Sopelana eta Oihana Azkorbebeitia Urizar.
Bilboko Udalak Bilbao Metal Pop-Rock Erakusketaren 38. edizioa antolatuko du aurten Aste Nagusiko musika programazioaren barruan, tokiko talentua bultzatzeko asmoz, eta izena emateko epea ostiralean bukatuko da, maiatzaren 30ean.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, izen-ematea www.bilbao.eus webgunean egingo da soilik, eta bertan kontsultatu ahal izango dira oinarriak ere. Bizkaian erroldatutako bakarlariak eta, gutxienez, partaideetako bat Bizkaian erroldatua duen edozein taldek hartu ahal izango du parte.