Síguenos en redes sociales:

Donostiako XXXIV. Poltsiko Antzerki Jaialdiak 31 emanaldi eskainiko ditu maiatzaren 8tik 25era

Donostiako XXXIV. Poltsiko Antzerki Jaialdiak 31 emanaldi eskainiko ditu maiatzaren 8tik 25eraUtzitakoa

Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 34. aldia izango da maiatzaren 8tik 25era bitartean, Donostia Kulturak antolatuta, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espaziotan, eta 16 konpainiak 31 emanaldi taularatuko dituzte.

Bere sustatzaileek astelehen honetan aurkezpenean adierazi dutenez, jaialdiak formatu txikiko antzerkia bultzatzea du helburu, eta umorea, kabareta, magia, mentalismoa, bakarrizketak edota musika izango dira bere osagai nagusiak.

Era berean, "betiko moduan", euskararen eta gaztelaniaren erabilera eta emakumeen presentzia "nahiko parekatuak izatea" lortu da. Horrela, parte hartuko duten 16 konpainietatik erdia emakume hutsez osatuta daude, lau gizonezkoenak dira, eta beste lau mistoak

Era berean, "betiko moduan", euskararen eta gaztelaniaren erabilera eta emakumeen presentzia "nahiko parekatuak izatea" lortu da. Horrela, parte hartuko duten 16 konpainietatik erdia emakume hutsez osatuta daude, lau gizonezkoenak dira, eta beste lau mistoak.

Emanaldiak hiriko 27 espaziotan banatuko dira, eta tartean daude Amahiru taldearen 'Igogailu batean amaitu zen mundua' eta Itzuli konpainiaren 'Adriene Bergson-Johnson', Poltsiko Antzerki Sorkuntza sariko lan irabazlea eta finalista, hurrenez hurren.

Kulturaren balio katearen ibilbide guztia jorratzea da deialdiaren bigarren helburua, hau da, trebakuntza, sorkuntza, ekoizpena eta hedapena, eta ikustaldia, eta, horretarako, baterako produkzioa bultzatuko da.