Espainiako poliziak sexu-esplotazioa jasotzen ari ziren hamazortzi emakume askatu ditu, Adunan (Gipuzkoa).
Poliziaren operazioan lokalaren jabea atxilotu dute eta bere bikotekidea ikertzen ari dira. Langileen aurkako esplotazioa eta prostituzioari buruzko delituak leporatzen zaizkio jabeari.
Gobernuaren delegaritzak informatu duenez, poliziaren ikerketa pasa den ekainean hasi zen. Ikerketa horretan detektatu zuten Aduanako klubean langileen aurkako eskubideak urratzen ari zirela eta prostituzioan aritzen zirela emakumeak.
Hamabost langile topatu zituzten eta haietako hamaika prostituzioan aritzen ziren, besteak zerbitzari eta arduradun karguetan aritzen ziren. Inspekzio horretan, agenteek karpeta bat aurkitu zuten, non, emakumeen zerbitzuei buruzko informazioa agertzen zen. 25 gramo kokaina, baita 25.000 euro topatu zituzten agenteek ere.
Egun horretan, emakumeek agenteei kontatu zieten arabera, prostituzio etxea 24 orduz irekita zegoen eta klubean lan egiteko gela bat alokatu behar zuten gutzienez hilabeteko 21 egunetan. Egun bakoitzean gutxienez 20 euro bildu behar zuten emakumeek.
"Biktimek kontatutakoaren arabera, 60 euro irabazten zuten zerbitzuagatik, eta hortik hamar euro eman behar zizkieten jabeei. Hau da, hogei euro ordainduz irabazitako 120 euroengatik.
Emakumetako batek aitortu duenez, jabearekin sexu-harreman behartuak izan zituen kaleratuta izateko mehatxuen ondorioz. Beste biktima batek adierazi zuen jabeak ukituak egiten zizkiela emakumeei inongo baimenik barik. Horren ondorioz, jabeari sexu-erasoen delitua ere egotzi zaio", azpimarratu dute Ertzaintzatik.
Hori guztia dela eta, klubeko jabea atxilotu zuten. Lehenago ere atxilotu zuten antzeko gertakariengatik, eta bikotekidea inputatu zuten gertakari horiengatik.