Andre Maria Zuriaren plazan ospatuko dute Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen hasiera eta ostiralean, hilaren 22an, amaituko da. Hasiera honetan, protagonismoa hirian lan egiten duten banaketa jasangarriko enpresek izan dute. Espazio Publikoaren zinegotzi eta alkateordeak, Beatriz Artolazabalek, nabarmendu duenez, horren kutsakorra ez den hiria, kaleetan auto gutxiagokoa eta zarata gutxiago duena, lortzeko lanean inplikatuta daude enpresa horiek. “Jasangarritasunarekiko konpromiso horixe bera da beste enpresa batzuetatik bereizten dituena. Bezeroek gero eta gehiago baloratzen dute logistika berde hori aplikatzen duen marka”, aipatu du.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik jakinarazi zutenez, horrekin lotuta, Gasteizek jasangarritasun-politikak ezartzeko lanean Gasteizek duen ibilbide luzea nabarmendu du. Gainera, hiri modernoa, berdea, garbia eta segurua lortzeko bere konpromisoa berretsi nahi izan du. “Jasangarritausna beti izan da eta beti izango da "Gasteizen nortasun-ezaugarria".

Ingurua, ingurumena, pertsonak eta bertako bizi-kalitatea zaintzen dituen hiria gara. Gasteizen egunez egun zertxobait hobeto bizi gaitezen egingo dugu lan eta, horretarako, ezinbestekoa da gure energia-kontsumoak eta negutegi-efektua duten gasen isurpenak gutxituko dituzten politikak aplikatzea. Ilusio handia pizten duten erronkak ditugu”.

Hala, adierazi duenez, “oinezkoentzat espazioa irabazi eta auto pribatuak garrantzia galtzea lortu nahi badugu, erakundeok alternatibak eskaini behar ditugu: gure TUVISA sarea, elektrifikaziorantz bidea egitea, gure bidegorriak (ia 200 kilometrorekin), tranbia (Zabalganara laster zabalduko da)… Gure konpromisoa irmoa da eta oso sendotuta dago, eta lanean jarraituko dugu egunero guztiontzako hiri hobean bizi gaitezen”.

Andre Maria Zuriaren plazan egingo den banaketa jasangarriko jardunaldi horren bidez, adin guztientzako jarduerak egongo dira, eta haurrek ikastetxeetara joan-etorri seguruak egitea izango dute ardatz. Astean zehar, hiru ibilaldi herrikoi antolatu dituzte. Horietarako beharrezkoa izango da Udalaren webgunearen bidez aurrez izena ematea (www.vitoria-gasteiz.org). Lehenengoa bihar izango da eta Zabalganan oinez egingo dute. Bigarrena ostegunean, hilaren 21ean, egingo dute bizikletaz, eta hirugarrena ostiralean, hilaren 22an: patinetez egingo duten gaueko ibilaldia, Gasteizko Udaletik azpimarratu zutenez.

Egunero, ikastetxe batzuetara joango dira beren etxeetatik ikastetxeetara iristeko ikasleek dituzten ibilbide seguruak haiekin batera lantzeko. Gainera, bizikleten ikuskapen teknikoak egingo dituzte bizikleta erabiltzen dutenak kontzientzia daitezen bizikletak egoera onean izateak duen garrantziaren inguruan.

Ohikoa den moduan, programazioa ixteko, Autorik Gabeko Eguna egingo da hilaren 22an, ostiralean. Egun horretan, tranbia bidezko eta TUVISA sareko garraio publikoa doakoa izango da eta taxi sektoreak beherapen-txartelak emango dizkie joan-etorriak egiteko taxia erabiltzen duten bezero guztiei.