Lehenengo gida gastronomiko adimentsua da Velada eta, azkenean, iritsi da Euskadira. Dagoeneko 150.000 erabiltzaile baino gehiagok aukeratu du, Espainiako 20 hiri baino gehiagotan haien gourmet jatetxeak hautatzeko prozesuaz gozatzeko.Aurrerantzean, hainbat kritikari gastronomikok –Igor Cubillok eta Marti Buckleyk, besteak beste– hautatutako euskal jatetxeen aukera eskaintzen du.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, “alderdi arrazionala eta emozionala batu daitezen bilatu dut, all star berezi horretan kalitateari eta gure gastronomiaren ordezkagarritasunari dagozkion irizpideak betetzen dituzten izenak jaso ditzan saiatu naiz. Badago jatetxe mestizo edo erabat exotikoren bat, baina gehienak nolabait gure sukaldaritzaren sustraietara lotuta dauden establezimenduak dira”, azaldu du Cubillok.Marti Buckleyk, berriz, zera gaineratu zuen: “Benetan zirrara eragiten didaten lekuetan pentsatuta egin dut hautaketa. Jatera joatea eta nire lagunak eramatea gustatzen zaidan lekuak hautatu ditut”.

Ildo beretik, aplikazio horren sortzaileek azaldu zutenez, denetik dago Veladan hautatutako euskal jatetxeen artean: Michelin izardun jatetxeak –Azurmendi, Arzak eta Akelarre kasu–, sagardotegiak –Zapiain, esaterako–, bai eta zenbait jatetxe mitiko ere, hala nola Bilboko Café Iruña, Donostiako Alde Zaharreko Paco Bueno, Gasteizko Kea Basque Fine Food eta Hondarribiko Gran Sol. “Eta azkenean eguraldi ona egiten badu eta estalitako terraza batean jan nahi baduzu, edo negozio-bazkari baterako espazio lasai bat behar baduzu, Veladak egoera bakoitzerako soluziorik onena eskainiko dizu”, azpimarratu zuten.