NAFARROA. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Iruñeko Monjardín Lizeoarekin lankidetzan dihardu “EUse your brain. Challenge your talent for Science!” ("Erabili zure burua. Erronka jo zure zientziarako talentuari!”) izeneko proiektuan.
Erasmus + europar programak finantzatu du, eta Gerardo Pisabarro de Lucas unibertsitateko irakasleak eta Eva Armendáriz Ruiz Bigarren Hezkuntzako irakasleak koordinatu dute. Ekimen honen helburua da, besteak beste, Nafarroako hiriburuko itunpeko ikasleek egin ditzatela jarduera zientifikoak STEM metodologiaren bidez (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren akronimoa ingelesez).
Hori dela-eta, Batxilergoko ikasleak zenbait esperimentu egiten ari dira astebetez Unibertsitateko Nekazaritzako Ekoizpeneko Sailaren laborategietan.Proiektu honetan, Monjardín Lizeoko Batxilergoko bigarren ikasmailako hamaika ikaslek zientzia eta teknologiari buruz gehiago ikasi dute, NUPeko Nekazaritzako Ekoizpen Saileko eta Osasun Zientzien Saileko bost ikertzaileren eskutik. Iñigo Lasa Uzcudun, Jesús Murillo Martínez eta Gerardo Pisabarro de Lucas katedradun doktoreak eta Ignacio Encío Martínez eta Gonzaga Santesteban García irakasle doktoreak dira. Horiekin batera aritu da Damián de Andrés Cara doktorea, Agrobioteknologia Institutuko (IdAB) ikertzailea.
Monjardín Lizeoko gazteak, astebetez, egunero hiru ordu pasatu dituzte unibertsitateko saileko laborategietan, ikertzaileekin beren ibilbide profesionalari eta lanari buruz hitz egiten. Jarraian, esperimentuak egin dituzte laborategian (esaterako, mikroorganismoak bakartzea, tindaketak edo DNA erauztea), Manuel Alfaro Sánchez NUPeko Genetika eta Mikrobiologiako ikerketa taldeko kideak gainbegiratuta. Lucía Ramírez Nasto katedradun doktoreak zuzentzen du ikerketa talde hori.
Ikasle parte-hartzaileak
Hauek dira ekimenean parte hartu duten ikasleak, alfabetoaren hurrenkeraren arabera: Javier Armendáriz Recarte, Nerea Barberena Martín, María Boulandier Leza, Sara Guillén Fernández-Micheltorena, Amaya Huici Eslava, Juan Bautista Labairu Salas, Leire Larrasoain Cebrián, Paula Linzoain Agós, Diego Moreno Zapata, Paula Pangua Irigaray eta María Varela Atienza. Haiekin batera egon da Eva Armendáriz Ruiz, Biologia irakaslea eta Zientzietako koordinatzailea Monjardín Lizeoan.
Monjardín Lizeoari emandako Erasmus+ proiektu honetan parte hartzen dute, halaber, Bigarren Hezkuntzako Europako beste lau ikastetxek: Recklinghausen-eko WoBoGe (Alemania), zeina koordinatzailea baita, Dordrecht-eko Insula College (Holanda), Hellerup-eko Kildegaard School (Danimarka) eta Split-eko Obrtnicka Skola (Kroazia).