Berdintsu jarraituko du ostegunean eta zeruan hodeiak izango dira nagusi
BILBO. Zeruan hodeiak izango dira nagusi, ipar partean bereziki, eta bertan euri apur bat egingo du, batez ere ekialdean. Lurraldearen hegoaldean hodeitza saretuagoa egongo da eta ateri eutsiko dio.
Tenperaturan aldaketarik ez; maximoak 12-16 gradu artean geldituko dira eta ipar-mendebaldeko haizeak temati jarraituko du. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 14 gehienez.
Itsasoan, ipar-mendebaldeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran eta, arratsaldean eta gauean 1-1,5 metrora jaitsiko dira.
Itsasgorak 05:33an eta 17:47an izango dira, eta itsasbehera 11:32an. Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
Más en Sociedad
-
Desmantelado en Euskadi un laboratorio clandestino con capacidad para producir 500 kilos de 'speed' a la semana
-
Tres nuevos detenidos por robar más de 9.000 botellas de vino en una bodega de Burgos
-
La industria de la salud factura 9.400 millones de euros en Euskadi
-
Detenida una pareja por convivir dos meses con el cadáver de un hombre y cobrar su pensión