HARTU mesedez tartetxo bat, irakurle estimatu hori, honako galdera honen inguruan gogoeta egiteko. Euskal Herriko historiaren protagonista izan diren zenbat izen ezagutzen dituzu? Saiatu gogoratzen horietako batzuk.

Agian kazetari honi gertatu zaion gauza bera pasako zaizu. Pertsonaia historiko horiek gogoratzen hasi, eta burura datozkizun gehienak gizonezkoak direla konturatu! Jose Antonio Agirre, Andres de Urdaneta, Antso VI.a Jakituna, Joxe Miel Barandiaran, Bernardo Atxaga, Bernat Etxepare... Baina non dira emakumeak?

Gabezia horretaz jabetuta, ekimen berritzaile eta kitzikagarria abian jarri du Eusko Ikaskuntzak. Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna baliatuz, "Euskal Herriko historia markatu duten emakume guztiei omenaldia" eskaini nahi die erakunde honek. Errekonozimendu hori gauzatzeko hainbat ekintza martxan jarri dituzte, gainera.

Lola Valverde Lamsfus historialariaren laguntzarekin, euskal historian beren "aztarna" utzi duten andreen zerrenda egin dute. "Garai ezberdinetako, baita diziplina eta jarduera anitzeko" izenak bilatzen hasi, eta lista zabala osatzera iritsi dira: 44 lagun, orotara.

Kopuru esanguratsu horretaz gain, oraindik eta interesgarriagoak dira emazte horien guztien istorioak. Tartean baitira Katalina de Erauso, Dolores Ibarruri, Elbira Zipitria edo Maialen Lujanbio bezalako erreferentzia ezagunak, baina baita historialari ofizialek ahaztutako beste hainbat istorio interesgarri ere. Horren adibide dira Marina Ulazia, XVIII. mendeko ola-emakume azpeitiarra; Kattalin Agirre, nazien aurkako erresistentziako kide lapurtarra; nahiz Eulalia Abaitua, euskal argazkilaritzaren aitzindaria.

Okasiorako, aipatutako 44 emakume horiek guztiak jasotzen dituen elastikoa diseinatu du Kukuxumusuk eta 180 ale banatuko dituzte euskaltzaleen artean. Horietako bat lortu nahi izanez gero, kamisetan azaltzen diren lau emakumeren inguruan beste hainbeste galdera erantzun behar dira Eusko Ikaskuntzak horretarako sortu duen web orrian (http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/). Abenduaren 2a baino lehen erantzun zuzenak ematen dituztenen artean zozketa bat egingo dute antolatzaileek eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ezagutzera emango dute irabazleen zerrenda.

Elastikoa lortzen dutenek paparrean eramango dituzte aurrerantzean euskal emakume garrantzitsu horien guztien izen eta irudiak -lerro hauen azpian ikus daitekeen moduan-. Eta alboan, honako lema hau: "Gaur egungo euskal emakumeon aitzindari, eredu eta bidegileak: guztiak menderaezinak".

l Matilde Uitzi (Huici): Una de las primeras mujeres abogadas del Estado. Miembro del Comité Nacional de Mujeres Antifascistas. Socia del Lyceum Club.

l Marie Coulon. Conocida como Madame d'Abbadie d'Arrast, esta escritora ocupó cargos relevantes en organizaciones feministas francesas.

l María de Maeztu. Pionera de la pedagogía moderna y de la liberación de la mujer en España (Vitoria 1882-Chile 1948).

l Dolores Ibarruri. (Gallarta 1895-Madrid 1989) Histórica dirigente del Partido Comunista de España, salió al exilio al acabar la Guerra Civil y volvió en la Transición.

l 3 de diciembre. Para conmemorar el Día Internacional del Euskera (Euskararen Nazioarteko Eguna) de este año, la Sociedad de Estudios Vascos, Eusko Ikaskuntza, rinde homenaje a las mujeres que han marcado la historia de Euskal Herria.

l Concurso. Se sortearán 180 camisetas diseñadas por Kukuxumusu entre los que contesten bien al cuestionario (www.eusko-ikaskuntza.org/ene/) sobre las mujeres que aparecen en el dibujo.

l 44 nombres propios. Matilde Uitzi (Huici), Tomasa Lauzirika, Julia Alvarez Resano, Juana II Labrit, Frantziska Iratxeta, Inesa de Gaxen, Kasilda Hernaez, Madalen Jauregiberri (Madeleine Jaureguiberry), Bitxori Etxaluz, Elbira Zipitria, Marie Coulon, Ernestina Champourcin, Margarita de Valois (Margarita de Navarra), Benita Asas Manterola, Ana Belasko (Ana de Velasco), Bizenta Mogel (Vicenta Antonia Moguel), Marina Ulazia, Katarina Bourbon (Catalina de Borbon), Polixene Trabudua, Kristina Etxaluz, Emiliana Zubeldia, Madalen Larralde (Madeleine), Todda Azenariz (Toda Aznarez), Maria de Maeztu, Juana de Asbaje (Sor Juana Inés de la Cruz), Dolores Ibarruri, Korisanda Andoins (Corisande), Maravillas Lanberto (Lamberto), Teresa Cabarrus, Kattalin Agirre (Aguirre), Maialen Lujanbio, Maria Hoztako, Alexandrina Izko, Maria Goiri (Goyri), Josepa Sarralde, Eulalia Abaitua, Katalina de Erauso (La Monja Alférez), Martina Ibaibarriaga, Marga Andüraine (Marga de Andurain), Julene Azpeitia, Maria Arangola, Oneka Durr, Rita Barrenetxea, Lurdes Iriondo.