ure guraso eta aitaginarrebekin hitz egiteko behar handia sumatzen dut, haiek, lehen aldiz, aitona-amona bihurtu aurretik. Guri eman ziguten hezkuntza ona izan zela azaltzeko, baina hezkuntza hura beraien hautua izan zela, eta ez gurea. Ordutik ona gauzak asko aldatu direla eta gure haurrekin gauzak ala egiten ez baditugu ere, ez duela esan nahi gaizki eginak daudenik. Denbora aurrera doa eta heziketa moldeak aldatu egin dira: koloreek eta jostailuek ez dute generorik definitzen, ezta belarritakoek ere; jada ez da frutarekin zigortzen, ezta gailetekin saritzen ere; eta masailekoa eman ordez, elkar ulertzeko, hitz egiten dugu; fruta puskak borroka irabazi dio irabiagailuari eta eskuekin jateak sardexkari; dagoeneko, umeari ez zaio galdetzen zenbat mutil-lagun dituen, zenbat lagunekin jolasten den baizik. Guraso izan berri garenok gure espazioa behar dugula azaltzea ere beharrezkoa da, baina euren maitasuna inoiz baino gehiago behar dugun une hauetan, ez dezatela ahaztu, haurraz gain, guk ere mimatzea, zaintzea eta musukatzea behar dugula. Gogorarazi, abisatu gabe, biloba “bere amona naizelako” bisitatzearen aitzakia oso berekoia dela. Haurraren senitarteko guztiok talde berean jokatzen dugu bere hezkuntza prozesuan, eta horregatik guztion arteko errespetua funtsezkoa da.