aur, egunero bezala, haurtzaindegira joan naiz nire alabaren bila. Ordu bata eman bezain laster bedelak ateak ireki ditu eta guraso bakoitza bere seme-alaben gelako atera abiatu gara. Kanpoan zain geundela, espero gabe, haur guztiak mototsarekin atera dira klasetik! Irribarre handi batekin eta poz-pozik banaka ateratzen joan dira mototsa harro seinalatuz. Ia guraso denak barrez hasi gara. Oso momentu dibertigarria bizi izan dugu, aita batek bere semeari mototsa kendu dion arte. Bere semea negarrez hasi da, noski! Eta ez hori bakarrik, mototsa zuten ume mutil guztiei gaizki geratzen zitzaiela esan die. Dena oso desatsegina bihurtu da eta triste gelditu naiz. Benetan? Oraindik ez gara konturatu umeen jolas bat besterik ez dela? Sexualitatea ikusten dugu edonon! Jostailuek eta gustuek ez dute orientazio sexuala definitzen! Gero, aho betean hitz egiten dugu berdintasunean hezten dugula. Utzi haurrei zoriontsu izaten! Nik argi daukat nire alaba libre, seguru eta aske nahi dudala. Errespetuan eta berdintasunean oinarritutako hezkuntza modu berriaren aroan bizi gara, baina zaila izango da gure kultura patriarkal, sozial eta indibidualak ezarritako klixeak gainditzea, baina egin daiteke eta saiatuko naiz. Eta zu?