Aurrekoetan nion lez, aita, Inosen, 1915-I-16an jaio zen Donostian, 98 urterekin hil. Urte luzetan izkutuan idatzi eta ongi gordetako zirriborrotutako gogoeta ugari, baita filofia kutsukoak ere, eta ideia multzoz osaturiko, eta ondoren aurkitutako hainbat orrialde, maitasun osoz, garbitu, eguneratu eta biotzez txukundu eta paratu ondoren zatika argitaratzen ditut, lautan hain zuzen. Gudari izandakoa Saseta Batailoian bere bi anaiekin batera. Espetxeak ezagutu zituena luzaroan, euskal “erresistentzian” aritutakoa, gizon argia, autodidakta, jakituna serioa, nortasun zorrotzekoa, irakurle amorratua, idazle bikaina, euskalduna, abertzalea, fededuna baina ez klerikala. Bere hainbat orrialdek Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko Egan literatura aldizkarian aspalditxo argia ikusi zuten. Beste batzuk saltoka dabilzkit etxean zehar bere destinoaren zain betiere. Bedi bada hauxe, gaurkoan hirugarrena:
François Miterrandek errepikatzen zuen bezala, sozialistek aurreratzen duten proiektua handiagoa da beren pertsonak baino eta kolektiboki defendatzen duten xedea indartsuagoa berak indibidualki baino. Derrigorrezkoa da gazteen langabeziaren aurkako ekintza behar bezain bortitza eta iraunkorra izatea. Horretan huts egitea, zalantzarik gabe, hirietako biziera zauritzen duen ebakia sortzea da eta horrela hausten den orekak gazte jendearen delinkuentziaren iturria bultza dezake. Gutxitu behar da, desagerrarazi posible balitz desberdintasuna, amildegia herrialde aberats eta herrialde behartsuen artean. Diferentzia larri hori desagertzen ez den bitartean, miseriaren immigrazioak iraun egingo du.
Mundu osoko politika aurrerakoi eta noblerik baldin bada gure planetarako horixe bai egiaz eta benetan. Arazoa ez da konpontzen jendea jendearen kontra altxatuz, taldea taldearen aurka jarriz, baztertuak gorapenaren bidean altxatuz baizik. Gure txanda da. Guri tokatzen zaigu etapa berri bat hastea, orrialde berri bat idaztea, bestelako ikasturte bat inauguratzea. Dilema ez da sozialdemokrazia bai ala ez. Ongizateko Estatua denek ontzat hartzen dute. Mingainez, ahoz, hitzez, ordea.
Hainbat gogoeta. Etorkizunari nork antzeman dio? Antzeman dioena emakume bat izan da, lan zailena egin duena bera. Ezker girokoen artean irudi berri baten ekarlea, sinbolikoa eta paradoxikoa bezain irreala belaunaldi berri batentzat. Aurkitu duen herrialde nekatua egoera nahasi batetik ateratzea lortu baitu, hodei baxuak eta udazkenezko euriak atzean utziz. Bundesbankeko lehendakariorde 57 urteko andreak ongi daki zer defendatzea dagokion. Lehentasuna -oraintsu esana du- inflazioaren kontrako gerra da. Bazen hautatzeko ordua. Etsaiak eta aurkariak ez dira gauza bera. Jarraituko du laster. Bilatzen duenarentzat zertan dagoen horien arteko aldea, erantzuna sinplea da, erraza. Aurkariak kontra daude gatazka edo lehiaketa batean. Etsaiek, ordea, elkarri kaltea egitea bilatzen dute. David Cameron sozietate altuko goi-gizartearen seme hau ondo dabil bere larruan, harrokeriarik eta damurik gabe nazkagarriki pribilegiatua izan dela aitortzen du. Berak esan du, “Balio duena ez da nondik zatozen, baizik eta nora zoazen”. Psikiatra batek zioenez, munduan behar handiena da umiltasuna eta umorea izatea. Umore senak zabaltzen digu geure kontzientzia eta beste pertsonekiko erlazioa. Umorea da munduaren pertzepzio maila, kontrasteak eta zentzugabeak hautemateko gaitasuna.
Kreatibitatea eta askatasun sentiera duen sena. Txundiduraren ahalmena. Esanahiaz konturatzeko poza. Sozietate bat alde batetik super-elite batek mugatua eta beste aldetik baztertuez osatua dena, ez da sozietate ona eta zuzena, ez-zuzena baino. Sakonetik begiratuz, miraria zeretik dator, alegia, giza banakoak saiatzen direnetik zuzen jokatzen sozietate ez-zuzen batean, eta ausaz zuzena ezin daitekeena saminari eta borrokari uko egiteke ongiaren ahalegina tiraniaren aurka eta zuzentasun ahuleziaren aurka saiatzen direnetik, hortik etor daiteke miraria. Gauza bat dago argi: aldaketa berria behar dugu.
Politikari belaunaldi berri bat eta ez egur-mintzaira darabilena, baizik gardentasunaz gobernatzen dakiena, interes pertsonalaren atzetik ibili gabe. Gure herriak guztia du arrakastari eusteko langabezia aurrez aldetik menderatzen badu, hauxe da ideia-giltza. CIAren txostenak aipatzen du “ziurtasun erlatiboen zerrenda” munduko ikuskizunaz 2020. urteko horizontean.
Baina...zein dira gero ziurtasunok? Jauresk zioen: “Bilatu egia eta esan egia” printzipioak gidatu zuela bere bizitza osoa. Royal andreak esana: “Nik ezagutzen ditut, ondo ezagutu ere, nazioa zutik jarri eta aurreratzen jarraitzeko eragileak. Hauek dira: hezkuntza, balioak transmititzea, inguramena, osasuna, oreka, harmonia soziala, familia, eraginkortasun ekonomikoa, ordena mundiala”. Nazioarteko lege eta Tribunal famatuenek Guantanamo eta Gazako gertaerak epaitu zituen. Baina Estatu Batuek eta Israelek ez dute atxikimenik izan. Maizegi ikusten duguna hain zuzen, bi pisu, bi neurri. Inkoherentzia. Ez toki jakin batzuetan bakarrik.
Non-nahi bi bide aurkezten dira: inspirazio liberalaren onarpena eta joera sozialarena. Bata, sendotu indartsuak, gehiago aberastu aberatsak, besteek segi dezaten nolabait atzetik, beti atzetik. Bestea saiatu guztiak sar daitezen aurrerakuntzaren itsasontzian. Lehenengoan zalantzarik ez: gizabanakoa utzia dago bere arrakastarekin nahiz bere halabeharrarekin. Berritasun garaian gaude, gauza jakina da. Baina noski problemak agertzen dira. Gazte kutsuko aldaketak, orokorki, positiboak bezala hartzen dira, gazte eta positibo hitz sinonimoak dira eta. Txarrena da zahar tankerako guztia, alderantziz, negatibotasunaren multzoan pilatzen dela derrigorrean, ezgauza gisakoen taldean. Zahartzaroaren desegokitasunak aisa barreiatzen dira, nekez aspektu mesedegarriak. Akaso ikusmolde orekatsuago bat desiragarria edo gertatuko litzateke. Politikari horren arrakastaren iturria, bere ideia kolektiboa ez idatzia izatean dago. Garaipenak, eraikitzeko modua, jokalarien estiloa, mozorrorik gabeko etorkizun ustea, horiek guztiok bultzatzen dute sinisteko desira, gazte itxaropena, ekonomi ekoizpen ona.
Gatazka politikoak inguratzen gaitu eta irteera bakarra besterik ez du: sintesi demokratikoa topatzea eszenategi politiko euskaldunen jarrera desberdinen artekoa. Behar dena da gizartea aldatzea. Eta ez geroago saiatzea gizartea justifikatzeko. Orain arte filosofoek gauza bakarra egin dute: mundua ikusi. Egiaz behar dena besterik denean, alegia, mundua aldatu. Aldaketa ideiaz oroitzea betiere onuragarria da kontzientziak mugitzeko. Arazoa, ordea, da praktikan jartzea itxuraldaketa, esan dezagun mundua aldatzea. Hau da korapiloa. Eszeptizismoa, konfiantza eza, fidagaiztasuna sistema politikoari buruz. Zabalik hori dago hiritartasunaren artean. J.K. Galbraithek frogatzen du bere neurriko ekonomista batek ekar dezakeela aire freskoko olatu sendo bat kutsatuko giro gizartearentzat. Jaun famatu horren obren eduki eta helburu ekonomikoak xeheki deskribatzen dute iparramerikar ekonomia, eta bere azterketak “errenta-banaketaraino” iristen dira.
Haren irudiko, kontsumo publikoko ondasunen banaketa errealitate egiten da aberatsak are eta gehiago aberasteko, eta behartsuak gero eta pobreago suerta daitezen. 1865eko apirilaren 14an Abraham Lincoln hil zuten. Lau urte “Sezesio gerra” bukatu ondoren eta Iparraldearen garaipena Hegoaldearen aurka, esklaboen askatasuna aldarrikatu eta gero, Estatu Batuetako hamaseigarren lehendakariak bazekien mehatxatua zegoela. Bere amaiera tragikoak sarrarazi zuen legendan. Hiltzaileak uste zuen bere ekintza madarikatuaren bitartez Historiaren martxa aldatuko zuela eta nahasmendu hartaz abantaila izango zuela Hegoaldearen bereizketa aseguratzeko, eta, besteak beste, esklaboen zortea ere ez zela aldatuko, beti esklabo geratuko liratekeela. Zorionez erratu zuen. Jarraituko du, azkena.