Baskoniak Maccabiko judutarren aurkako eliminatorian porrotaren zapore garratza dastatu eta gero, orrialdea pasatzeko sasoia azaldu zaio sasoiko ez dagoen talde honi; izan ere, Maccabi Israelen eredu eta adibide den moduan, Baskonia Euskal Herriko exenplu da hainbat alorretan, hala nola: azpiegituran, baliabide eskasen (Europako beste talde handienekin alderatuta, kontuz!) kudeaketan eta batez ere, duen aktiborik fidagarri eta leialenean, alegia, zalegoan.
Baskonia pot eginda dago eta zalegoa, Zurbanoko taldearen porrotarekin, porrot eginda dago, baina era berean gogorarazi nahi nioke Baskoniatar zalegoari iaz taldeak sensazio berak transmititzen zituela eta gogoratu baino ez dugu egin behar nola bukatu zuen denboraldia, Barcelonari nagusituz ACBko finalean hiru eta huts (amerikarrek esaten duten bezela, sweep eginez, edota gure euskara maitean, eskobatzailearenak eginez).
Edozein modutan ere, kezkagarriena da aurten Baskoniak erakusten duen nortasun eskasa aurreko denboraldiekin alderatuta behintzat, eta hori da, nire uste apalean, roster edo plantilla eskasa duelako (betiko arazoa): ez nazazue gaizki ulertu, eskasia hura jokalari kantitateari dagokio, ez kalitateari.
Batek daki, agian Buesa Arena 15.000 lagun baino gehiagorentzat kabida duenean, 2.012`ko apirilerako gutxi gora behera, orduan Baskoniaren arazo endemiko hau urtzen hasiko da, diru gehiago maneiatzearekin batera. Horretarako jendearen erantzun positiboa beharko du Baskoniak, baina inork zalantzarik al du horretan?