Euskal Trenbide Sareak Donostiako Easoko eta San Bartolomeko urbanizazio lanak esleitu ditu, 1,77 milioi euroan
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sareko (ETS) kontratazio batzordeak, Topoaren trenbide saihesbidearen lanen eragina jasan duten Donostiako Easo eta San Bartolome kaleak eta Xabier Zubiri plaza urbanizatzeko lanak esleitu ditu, 1,77 milioi euroren truke.
Lehenengo sortarako eskaintzarik onenak, milioi bat euro pasatxokoak, hamar hilabeteko egikaritze epea du Easo kalea eta Xabier Zubiri plaza egiteko, eta Jaizubiarena izan da; bigarren sortak 699.000 euroko aurrekontua eta lau hilabeteko epea izango ditu San Bartolome kaleko lanak egiteko.
ETSren arabera, bi jarduketetan egingo den espazioaren berrantolaketak ekarriko du oinezkoentzako guneak lehenetsiko dituen eta ibilgailu pribatuentzako espazioa murriztuko duen ingurune irisgarriago, seguruago eta jasangarriagoan inbertitzea, espaloiak handituz, autobus errei berriak sortuz eta atsedenguneak sortuz eta landaretza jarriz.
Lehenbiziko sortaren jarduketa eremua Xabier Zubiri plazan eta Easo kalean dago, Donostiako erdialdean. Urbanizatu beharreko plazako espazio publikoak triangelu forma du, eta Easoko tartea, berriz, San Martinetik Askatasun etorbideraino luzatuko da. Eremu horrek saltoki eta ostalaritzako establezimendu ugari ditu, eta eragin handia jasan dute ia obren hasieratik, Erdialde-Kontxa geltokira sartzeko kanoia eta igogailua inguruetan baitaude.
Une oro Donostiako Udalarekin lankidetzan landu den urbanizazio proiektuaren helburua espazio publikoaren berrantolaketa zehaztea da, hiri ingurunea hobetzeko eta herritarrentzat erakargarria eta erabilgarria izango den espazio berria sortzeko. Urbanizazio proposamen berriaren abiapuntua Zubieta kaleko galtzadaren trazadura aldatzea da, Xabier Zubiri plazako espazio publikoa handitzeko eta Topoan sartzeko kanoia ingurunera egokitu ahal izateko. Horrela, oinezkoen mugimenduak indartu eta ibilgailuen zirkulazioa murriztu nahi dira.
Horrela, plazarako hiru sarbide nagusi sortuko dira, bat zebra-bide baten bidez, Askatasun etorbiderantz, beste bat hondartzarantz Zaragoza plazaren ondoan, eta azkena Easo eta San Martzial kaleetarantz. Azken horretan, asfalto inprimatua duen galtzada garai bat eratuko da, oinezkoari lehentasuna emateko galtzada horretatik igaroko diren autobus eta taxien aurrean, horrela pasabide zabal eta segurua lortzeko. Aldi berean, parterre motako berdegune txiki bat sortuko da hesi gisa Zubieta kaleko galtzadaren aldean, igarobideak mugatzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
Temas
Más en Mundo
-
Una comisión de la ONU concluye que "Israel ha cometido genocidio contra los palestinos en Gaza"
-
Israel lanza su ofensiva a gran escala sobre la capital de la Franja: "Gaza arde"
-
Trump anuncia el ataque a un segundo barco salido de las costas venezolanas al que acusa de narcotráfico
-
El asesino de Charlie Kirk dejó su ADN en objetos hallados en la escena del crimen