Nazioarteko 500 fisika adituk parte hartuko dute aste honetan Fisikako Espainiako Errege Elkartearen Bienalean
EHUk eta Fisikako Espainiako Errege Elkarteak elkarlanean antolatu dute topaketa
Fisikako Espainiako Errege Elkartearen XXXIX. Bienala egingo da astelehen honetatik ostiralera Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Donostian, ikerketa, transferentzia teknologiko, dibulgazio zientifiko eta fisikaren irakaskuntzan egin diren aurrerapenen inguruan aritzeko asmoz, eta fisikaren alorreko nazioarteko 500 aditu elkartuko dira.
EHUk eta Fisikako Espainiako Errege Elkarteak elkarlanean antolatu dute topaketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Donostia International Physics Centerren (DIPC), Materialen Fisika Zentroaren eta Multiverse enpresaren laguntzarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egunero osoko bilerak egingo dira Musikene Euskal Herriko Musika Goi Ikastegiaren egoitzan, goizez. Nazioartean izen handia duten aditu batzuek hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dituzte fisikaren egungo erronkei buruz, hala nola fisika kuantikoaren XXI. mendeko iraultza, adimen artifizialak fisikan duen inpaktua edo emakumeen lidergoa fisikan.
Arratsaldez, berriz, sinposio espezializatuak egingo dira EHUren Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, besteak beste, fisikaren irakaskuntza, materialen fisika, teknologia kuantiko, fisika mediko edo fisika nuklearraren inguruan.
Fisikako goi mailako aditu ugari izango dira egunotan Donostian, besteak beste, Ursula Keller (ETH Zurich), laserren fisikan eta prozesu ultralasterretan aditua eta emakume zientzialarien bultzatzaile handia; Claudio Zeni (Microsoft), adimen artifizialarekin material berriak aurkitzeko lanean dabilena; Alessandra Buonanno (Fisika Grabitazionaleko Max Planck Institutua), puntako ikertzailea grabitazio uhinetan; Ignacio Cirac (Optika Kuantikoko Max Planck Institutua), ordenagailu kuantikoaren aitzindarietako bat.
Temas
Más en Mundo
-
El fiscal general autoriza a investigar los crímenes en Gaza y apunta a genocidio y otros delitos de lesa humanidad
-
Trump regala a Carlos III una réplica de la espada de Eisenhower durante su visita
-
Bolsonaro padece cáncer de piel en fase inicial
-
La Fed cumple con el guion y recorta los tipos en 25 puntos básicos tras mantenerlos congelados desde enero