700.000 euro banatuko dituzte lehen aldiz herritar guztiei zuzendutako euskara ikasteko diru laguntzetan
Baldintzak betetzen dituzten bilbotar guztiek diru laguntza izango dute
Bilboko Udalak beste urrats bat eman du bilbotar guztiak euskalduntzeko bidean, eta lehen aldiz eskainiko ditu euskara ikasteko diru laguntzak herritar guztientzat, 700.000 euroko aurrekontuarekin, Eider Inunciaga Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietarako zinegotziak iragarri duenez.
Orain arte, gurasoei, aisialdiko eta kiroleko begiraleei, eta deialdietan ezarritako mugatik beherako diru sarrerak dituzten familietako kideei eskaintzen zitzaizkien laguntzak, baina 2024tik aurrera, erroldatuta egotea, gutxienez azpimaila bat gainditzea, %60ko bertaratzea betetzea eta entitate publikoekin zorrik ez izatea dira diru laguntza eskuratzeko bete beharreko betekizunak, harik eta aurrekontua agortu arte.
Modu honetan, baldintzak betetzen dituzten bilbotar guztiek diru laguntza izango dute aurten edozein euskaltegi homologatutan matrikulatzeko (Bilbon egon edo ez egon). Poltsako 700.000 euroak eskaera egiten duten pertsona guztien artean banatuko dira, betiere bakoitzaren gehiengoa estaltzen saiatuz.
Inunciagaren arabera, malgutzearen bidez, Bilboko Udalak euskararekin daukan konpromisoa indartu nahi izan du, "euskararen ikaskuntzaren bidez, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatuz, euskara herritarren eguneroko bizitzan komunikazio hizkuntza gisa transmititzen laguntzeko".
Aurreko ikasturtean, 700.000 euroko aurrekontuarekin, 284 pertsonak jaso zuten diru laguntza, eta gehienak gurasoak izan ziren. Aurtengo edizioan espero da onuradunak askoz gehiago izatea, ikastaro homologaturen batean matrikulatzen diren bilbotar guztiengana hedatuko baitira laguntzak. Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren helburu estrategikoetako bat da euskara ikasteko laguntza ematea.
Laguntzen deialdia apirilean argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta hurrengo egunetik aurrera 15 eguneko epea izango da eskaerak aurkezteko. Bi modutan aurkeztu ahalko dira: www.bilbao.eus web orriko 'Agenda' eta erregistroaren bidez, San Agustineko bulegoan.
Temas
Más en Mundo
-
Expectación en Downing Street: Starmer, a un paso de anunciar su dimisión
-
Colombia se parte en dos: el ultraderechista De la Espriella gana en segunda vuelta por la mínima al izquierdista Cepeda
-
Del espejismo del Brexit al sinuoso Brentry
-
Netanyahu aleja rumores de salida de Líbano: "Saben perfectamente lo que haría EE.UU."