Museoak gustatzen zaizkizu?
Baten bat bisitatu duzu?
25.000 pertsona inguruk erantzungo diete galdera horiei baiezkoa emanez. Aste honetan Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, pertsona horiek uztailean eta abuztuan foru-museo bat bisitatu dute.
Zehazki, Museoen Foru Sareak (BIBAT museoa, Arte Ederren Museoa, Natura Zientzien Museoa, Arma Museoa eta La Hoya eta Iruña-Veleia aztarnategiak) uztailean eta abuztuan izandako bisitei buruzko datuak bikainak izan dira aurten ere.
Guztira, 24.573 bisita, 10.166 uztailean eta 14.407 abuztuan.2019an baino gehiago, 23.359 bisitari izan baitzituen (9.414 uztailean eta 13.945 abuztuan), eta iaz baino gehiago 22.652 bisita (9.898 uztailean eta 12.754 abuztuan). 2021ean baino zertxobait gutxiago, 26.955 lagunek bisitatu baitzituzten sareko museoak (10.572 uztailean, 16.383 abuztuan).
Museoen arabera
BIBAT (Arkeologia eta kartak): 12.178 bisita, 4.576 uztailean eta 7.702 abuztuan.
- Iaz baino bisita gehiago (11.332 bisita, uztailean 4.474, abuztuan 6.858) eta 2019an baino gehiago (11.816 bisita, uztailean 4.143, abuztuan 7.673).
- 2021ean baino apur bat gutxiago, 14.815 izan baitzituen (5.261 uztailean, 9554 abuztuan).
Arte Ederrak: 4.307 bisita, 2.045 uztailean eta 2.262 abuztuan.Azken urteetakoa baino handiagoa.
- 2019an 3.639 bisita izan zituen (1.896 uztailean, 1.743 abuztuan)
- 2021ean 3.447 izan zituen (1.389 uztailean, 2.058 abuztuan)
- 2022an 3.164 bisita izan zituen (1.418 uztailean, 1.746 abuztuan).
Natur Zientziak: 3.108 bisita, 1.386 uztailean eta 1.722 abuztuan.
- 2019ko bisita kopuruaren oso antzekoa, 3.144 bisita (1.316 uztailean, 1.828 abuztuan).
- 2021ean baino bisita gehiago, 2.794 bisita izan baitzituen (1.304 uztailean, 1.490 abuztuan)
- 2022an baino apur bat bisita gutxiago, 3.778 bisita izan baitzituen: 2.065 uztailean eta 1.713 abuztuan.
Arma Museoa: 3.354 bisita, 1.380 uztailean eta 1.974 abuztuan.
- 2019an baino bisita gehiago, 2.981 bisita izan baitzituen (1.355 uztailean, 1.626 abuztuan), eta 2022an baino gehiago, 2.892 bisitarekin (1.197 uztailean. 1.695 abuztuan).
- 2021ean, oso antzekoa, 1.772 bisita izan zituen (1.562 uztailean, 1.821 abuztuan)