Urte bakoitzeko azaroaren 29a Nazio Batuek Palestinar Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna ospatzen dute 1977. urtetik. Data Palestinako herriarentzat duen garrantziagatik aukeratu zen. Egun horretan, 1947an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 181 ebazpena onartu zuen, gerora zatiketaren ebazpena bezala ezagutua, Palestinan Estatu judua eta Estatu arabiarra sortzea xedatzen zuena, Jerusalem nazioarteko erregimen berezi baten mendeko corpus separatum gisa. Ebazpen horretan aurreikusitako bi estatuetatik, orain arte bakarra sortu da: Israel. Egungo egoerak gogoeta egitera garamatza, eta, batez ere, nazioarteko premiazko jarduera batera, genozidio hori berehala amai dadin eta Israel zigortua izan dadin egindako krimenengatik. Beste gatazka bat, non herrialde boteretsuenek eskuak sartzen dituzten beraien interesak defendatzeko eta ondorioz egoera okerragotzeko. Gorroto eta indarkeria hori guztia amaitzeko modu bakarra zatiketaren ebazpena lortzea da, hau da, estatu palestinarra sortzea. Elkarrizketa eta neurri sendoak dira irtenbide bakarra bakea lortzeko. Aski da zibilak, erantzuleen eta agintarien erabakien biktima izatea. Borroka baketsua egin behar dugu. Bizitza bakoitzak balio duelako, bizitza bakoitzak berdin balio duelako.
- Multimedia
- Servicios
- Participación